Bilboko Txistulari Bandak publikoarean parte hartzea ezinbesteko osagaia izango duen ikuskizun berezi-berezia eskainiko du gaur, otsailak 11; txistulariek ikusleak euskal musikako doinu ezagunak kantatzera gonbidatuko dituzte. Saioa iluntzeko 20:00etan hasiko da Euskalduna Jauregiko A3 Aretoan. Hauxe da txistulariek, neguko zikloaren barruan, martxoaren 30a arte programatu dituzten kontzertu "berezi-berezietako" hirugarrena eta emanaldi guztiak doakoak dira.
Kontzertuaren helburua euskal kantutegi zahar eta berrian dauden abestiak entzuleekin batera abestea da: 'Ikusi Mendizaleak', 'Euskal herirán euskaraz', 'Bermioko Portuan', 'Ixil Ixilik', 'Loretxoa', 'Pello Joxepe', 'Bat, bi, hiru, lau', 'Araban bagare', 'Xalbadorren heriotzean', 'Ain Simon', 'Altza Gazteak', 'Agur Zuberoa'...
Horretarako, musikari eta ikusleen arteko lotura egiteko, Josu Zaratek parte hartu du. Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Pierre Paul Berzaitz, Sabin Gereñu, Gontzal Mendibil e.a. bezalako musikarien doinuak abestuko dituzte elkarrekin.
Gaur egun Garikoitz Mendizabal (zuzendaria), Idoia Kareaga, Gorka Zabaleta, Sabin Bikandi eta Asier Garciak osatzen dute Bilboko Txistularien Banda. Lan-talde honek 2004ko urtarrilean ekin zion ibilbideari.
Kontzertuan, Mariano Santamaria piano-jotzaileak eta Amaiur Cajaraville kontrabaxu-jotzaileak ere hartuko dute parte.
Bilboko Txistulari Bandaren hitzordu gehiago
- Otsailak 25, asteazkena, 20:00etan (A3 Aretoa Euskalduna Jauregia): Bilboko Txistulari Bandaren kontzertua Iruñako Pablo Sarasate goi-mailako kontserbatorioko txistu ikasleekin.
Iruñako kontserbatorioarekin egindako hitzarmena medio, bertako ikasleak Bilboko Udal Txistulariekin arituko dira. Iruiñeako Goi Mailatik hautatutako 3 ikaslek Bilboko Udal Txistulariekin kontzertua prestatu eta elkarrekin arituko dira. Emanaldi hau BilbaoMusika eta Iruñako Pablo Sarasate Kontserbatorioaren arteko hitzarmenaren ondorioa da. Txistuko gradu ertain eta goreneko ikaslerik onenek doinu tradizionalak eta ganbera-musika uztartuko dituen programa batean parte hartzeko aukera izango dute. Sarrera doakoa edukiera bete arte.
- Martxoak 2, astelehena, 20:00etan (A3 Aretoa Euskalduna Jauregia): Bilboko Txistulari Bandak errepertorio klasikoa eskeiniko du. Sarrera doakoa edukiera bete arte.
- Martxoak 30, astelehena 20:00etan (A3 Aretoa Euskalduna Jauregia): 'Norabide guztiak´ ikuskizun berria; Bilboko Txistulari Banda Joserra Gutierrezen musikarekin.
Joserra Gutierrez musikariak espreski egun honetarako konposatutako musika. Pianoa, kontrabaxua eta abeslari baten laguntzaz txistu musikak har dezaken beste norabide bat proposatuko dute. “Antzinako zibilizazioetan ohikoa zen trena batekin – hiru zuloko txirula- informazioaren gizartera heldu gara. Komunikabide berriak abiatu ditugu, autopistak egin eta hesiak gainditu – eta sortu ere bai. Proiektu honekin oinarrizkora bueltatzea besterik ez dugu nahi. Zubiak zabaltzea eta geure tresnak erabilita komunikatzea. Gizadi osoarenak diren tresnak eta hemen geure egin ditugunak txistu moduan. Norabide guztiak posible dira, baldin eta bidearen hasieran eta amaieran elkarrekin topo egin nahi duten pertsonak badaude: txistulariak eta publikoa” Joserra Gutiérrez (Barakaldo, 1966). Sarrera doakoa edukiera bete arte.