Hainbat lan iragarri ditu Udalak zenbait auzotan

uriola.eus 2015ko ots. 11a, 08:55

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, aparkalekuak okupatuko dira TAOko 12. gunean; Andres Isasin ere esparru publikoaren okupazioa emango da; zirkulazioa aldaketa gauzatuko dute Gurtubay kalean; eta ur mozketa egongo da Uribarrin. 

Gaurtik, otsailak 11, otsailaren 13ra bitartean, gutxi gorabehera, galtzada eta aparkalekuak okupatuko dira San Adrian etorbidean, 22. eta 30. zenbakien artean; eguraldiak horretarako aukera ematen baldin badu. Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dira aurretiaz.

TAOko kaleko markak margotzeko okupatuko da esparru publikoa.

Esparru publikoaren okupazioa Iralan

Gaurtik otsailaren 25era bitartean, gutxi gorabehera, galtzada, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira Andres Isasi kalean, 6. zenbakiaren parean. Ibilgailuek etengabe zirkulatu ahal izango dute eta okupatuko den gunean hesiak jarriko dira aurretiaz.

Saneamendu sarean berriztatze-lanak egiteko okupatuko da esparru publikoa.

Zirkulazio aldaketa Gurtubayn

Gaur goizean, Gurtubay kaleko goranzko zirkulazio-erreia berriro zabalduko da Perez Galdos kalearen eta Montevideo etorbidearen artean. 

Garellanoko dorreak eta Egia Jeneralaren kalearen luzapena urbanizatzeko lanetarako egingo dira zirkulazio-aldaketak.

Ur mozketa Uribarrin

Gaur, otsailak 11, 16:00etatik 18:00etara bitartean, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua kenduko dute Uribarri kaleko 19. zenbakitik 29.era eta Montaño Etxaldeako 1etik 5era.

Udal sarean konponketa-lanak egiteko kenduko da ura.