2015eko inauteriak

Inauteriak hainbat auzotara helduko dira asteburuan

uriola.eus 2015ko ots. 20a, 10:18

Gaurtik igandera bitartean, hainbat auzotan inauteriak ospatuko dituzte Bilbokoei lekukoa hartuz; besteak beste Santutxun, Zorrotzan, Uretamendi-Betolazan, San Inazion, Bilbo Zaharrean, Zurbaranbarrin, Kastañosen, Otxarkoagan, Deustuko Erriberan, Elorrietan, Altamiran eta Arangoitin. Denetan, adin guztiei zuzendutako egitaraua prestatu dute. 

Santutxu

Ostirala, otsailak 20

-19:30. Albokarien kalejira auzoan zehar.

Larunbata, otsailak 21

-12:00. Txoro eta Mokoko pailazoak Karmelo plazan (euria bada Briñas Eskolan).

- 19:30. Zatoz zu ere dantzara plazaz plaza Gaztedi Dantza Taldearekin. Hasiera Garabi plazan.

Igandea, otsailak 22

- 12:00. Desfilea Santutxu kaletik abiatuta.

- 18:00. Dantzaldia Jokaldi taldearen eskutik Karmelo plazan.

Zurbaranbarri

Otsailak 20, ostirala

- 17:00. Eskolako patioan mozorroen lehiaketarako izen ematea.

- 17:30. Mozorro jaitsiera animazioarekin.

- 18:30. Desfilea, sari banaketa eta puzgarriak.

- 19:30. Txikientzako palomitada (Helduentzako sangria).

-20:00. Gazte diskoa plazan.

Kastaños

Otsailak 20, ostirala

- 19:00. Jaiari hasiera emango zaio.

- 21:00. Salbatzaile Dantza Taldeko fanfarria (Thaterekin txosna eta dastaketa).

Otsailak 21, larunbata

- 12:00. Salbatzaileko txistulariak.

- 13:00. Ikastetxe Alemaneko irakasle eta gurasoen abesbatzarekin ekitaldia.

- 21:30. Let-Hotzak taldearen eskutik kontzertua.

Thaterekin txosna eta dastaketa egun osoan zehar.

Otsailak 22, igandea

- 12:00 - 15:00. Behenafarroako inauteriaren kalejira eta ekitaldia. (Thaterekin txosna eta dastaketa egun osoan zehar).

- 20:00. Agurra.

Bilbo Zaharra

Otsailak 21, larunbata

15:00. Bazkaria Kultur Etxean. Eman izena auzoko tabernetan.

16:00. Bazkal ondorengo jolasak.

18:00. Kalejira DJ! Irteera Martzanako kaitik.

Uretamendi eta Betolaza

Otsailak 21, larunbata

- 11:00. Uretamendiko auzo etxearen patioan puzgarriak, umeentzako tailerrak eta mozorro lehiaketa.

Zorrotza

Otsailak 21, larunbata

- 16:45. Inauterien jaitsierarako izen ematea Zorrotzaganeko plazan.

- 17:30. Inauterien jaitsiera Zorrotzaganeko plazatik animazioarekin.

- 18:45. Taberna eta denden IX. mozorro lehiaketaren sari banaketa.

- 19:00. Jaitsieraren sari banaketa eta animazioa Azoka parkean.

- 19:30. Txokolate banaketa.

- 21:00. Eoinian elektrotxaranga.

San Inazio

Otsailak 21, larunbata

- 11:30. Umeentzako tailerrak.

- 12:30. Desfilea Katalunia kaletik hasita.

- 13:00. Umeentzako tailerrak.

- 14:30. Herri bazkaria Levante enparantzan. Bazkalostean txisteak eta bingoa egongo dira.

- 18:00. Fabe de Fuka.

- 20:00. inauterietako sari banaketa.

- 20:30. DJ KBilly (DJ Boppers).

Otxarkoaga

Otsailak 20, ostirala. Ugarte plazan.

- 18:30. Animazioa.

- 19:00. Inauterietako desfilearen hasiera Ugarte plazatik. Aurtengo  "Munduko jendea" gaia erabili beharko da eta 'Bat, bi, hiru… festa' taldeak giroa alaitu eta sariak banatuko ditu.

- 19:45. Txokolatada eta sari banaketa.

- 20:00. Duo Gramola taldearen berbena.

Otsailak 21, larunbata. Kepa Enbeita plazan

- 12:00. Fanfarrea auzoan barrena.

- 12:30. Tostada lehiaketa eta animazioa.

* Goiz osoan zehar, hainbat tabernatan tostada dastaketa egiteko aukera egongo da.

 

Arangoiti

Otsailak 21, larunbata

- 11:00-14:00. Umeentzako tailerrak Egileor kalean.

- 12:00. Trikitrixa eta txalaparta Arangoitiko kaleetatik.

- 10:00. Aratuste azoka eta txerri burduntzia (12,00etatik). 

- 12:00. Euzkotarra Abesbatza Egileor kalean. 

- 13:00. 'Araneko Parkea'ren proiektuaren aurkezpena. Asanblada irekia.

- 13:00-14:30. Mozorro lehiaketa Egileor plazan, koadrila, original eta haur kategorietan. Aratuste Fhotocalla. 

- 14:00. Koadrilen Putxera Topaketa Egileor kalean. 

- 14:30. Arangoitiko Putxera Lehiaketa Egileor kalean. 

- 14:30. Arangoitin egindako putxeraren zozketaren sari banaketa.

- 17:00. Aratuste argazki orokorra Egileor kalean.

- 17:30. Flash-moba Araneko Parkean.

- 18:00. Mozorro lehiaketaren sari banaketa Araneko Parkean eta putxera lehiaketaren sari banaketa (Epaimahaikideak: “Artaburuak”) Araneko Parkean.

- 18:30-19:30. Koadrilen kalejira Arangoitiko kaleetatik Goiri Batukadarekin.

- 20:00. Arangoitiko enparantzan: Goiri Batuke perkusio taldea.

Deustuko Erribera

Otsailak 21, larunbata (Yolanga Gonzalez plazatxoan)

- 12:00. Puzgarriak eta tailerrak.

- 14:00. Bazkari herrikoia. Sagardoa, edalontzia, janaria, umeen janaria… 5€.

- 17:30. Inauteri martxa.

- 19:00. Erromeria '3 gabe 2' taldearekin. 

- 21:30. Sekulako txorizada.

- 22:00. Gau - jaia.

 

Altamira

Otsailak 21, larunbata

- 18:30. Kalejira Adiskideak fanfarrea eta buruhandiekin.

- 19:15. Mozorro lehiaketa.

- 19:30. Txokolate jana.

- 20:00. Bitxo Do Samba taldearen batukada.

- 21:00. Txorizo jana.

Elorrieta

Otsailak 22, igandea

- 12:00etatik 13:30etara Elorrietako plazan, Cribet mertzeriaren albon, aurpegi margoketa.