2015eko inauteriak

Goizalde Landabaso eta Juan Carlos Bilbao, Farolin eta Zaranbolas 2015eko aratusteetan

uriola.eus 2015ko ots. 12a, 08:00

Jai Batzordeak Bilboko Aratusteetako pertsonaiarik ospetsuenak aukeratu ditu:Farolin eta Zarambolas. Aurten Goizalde Landabaso kazetari bilbotarra izango da Farolin eta Juan Carlos Bilbao ostalari bilbotarra, Zarambolas.

Goizalde Landabaso

Goizalde Landabaso Etcheverry Informazio Zientzietan lizentziatua da. Bizkaia Irratia eman zituen bere lehenengo urrats profesionalak eta azken 21 urteak EITBko irratietan eman ditu lanean; lehenengo Euskadi Irratian eta orain Radio Euskadin. Lankidetza lanak egin ditu idatzizko hedabideetan ere; besteak beste Euskaldunon Egunkaria, Berria, Deia, ElPais, Aizu, Habe, Nabarra, eta Prest-en. Literatura lehiaketako epaimahaikide izan da, mahai inguruak koordinatu ditu eta idazle alorrean zenbait liburu ditu argitaratuak 2000 urtean 'Korte bat, mesedez' argitaratu zuen  Alberdaniarekin. 2005ean berriz,el poemario 'Jat' poemarioa Elearekin. 2011n  'Bränskint' argitaratu zuen Txalapartarekin. Liburu kolektiboetan hartu du parte ere. Egun Radio Euskadiko Finlandia magazine kulturalean ari da lanean.

Juan Carlos Bilbao

Adopzioz Bilbotarra den portugaletear hau dugu gure hiriko bizitza sozial eta musikalaren eragiletako bat. Bar Muga Tabernako buru da, duela 30 urtetatik, Farolin eta Zaranbolasek duten urte kopuru antzekoa.

1984ko Aratusteetan ezarri zen lehenengoz Farolin eta Zaranbolasen epaiketa Bilbon, Aratuste tradizional eta baserri-girokoetan ohikoa zen urteroko pertsonaia gaiztoa epaitu eta zigortzearen  eredua parodiatuz. Gure hiribilduan gaiari kutsu txirenea ematea erabaki zen, zintzoaren eta gaiztoaren arteko dikotomia hautsi eta umore kutsua ezarriz, hiritarren izaera arkeotipikoaren bikoiztasun barregarria agerian uzteko.

Atxiloketa eta epaiketa

Epaiketa egunez aldatu da aurten. Izan ere, aurten epaiketa otsailaren 13an, ostiralean, izango da Plaza Berrian. Arratsaldeko 19.00retan izango da hauen atxilotzea eta mozorroaren aldatzea. Ondoren, 19.30etan, epaiketa. Eta bi ekintza hauek Plaza Berriko Karpan izango dira. Farolin eta Zaranbolas dira Bilboko inauterietako ezaugarri berezi eta bereizgarri bakarra. Farolin bilbotarra da –ez da ezinbestekoa Bilbon jaioa izatea-, eta izugarri nabarmendu izan da bai bere lanean edo jarduera publikoan, beti ere botxokoa izateaz nabarmendu eta bere lelorik nagusiena Semper Plus Ultra (Beti Haratago) izan daitekeelarik. Zarambolas bilbotar gibel-handia da, ezer ere eragin ez eta bizitza aldatuko ez diona. Bizimodu onaren buruzagi, eta bere bizimodua Carpe Diem-en laburbiltzen duena.

Epaiketaren ostean, koplak eta dantzak izango dira Zazpi Kaleetan zehar, eta gaueko 20:30ean Areto-dantzak izango dira Plaza Berrian Bilbao Sozial Dantzaren eskutik.