Programa horietan parte hartu nahi dutenek otsailaren 19ra bitartean egin behar dute aurreinskripzioa www.bilbao.net web orriaren bidez, 010 / 944 010 010 Udalaren informazio-telefonora deituta (astelehenetik domekara, 08:00-20:00) edota 'Bilbao Click' bulego elektronikoetan (Otxarkoaga, Ibaiondo, Deustu, Begoña, San Frantzisko, Basurtu, Zorrotza, Errekalde, Castaños, Irala, Uribarri, San Ignazio eta Abandoko udaltegietan eta San Agustin eraikinean). Ezinbestekoa da Bilbon erroldatuta egotea.
Plazak otsailaren 24an zozkatuko dira eta emaitzak biharamunean egongo dira ikusgai aurreinskripzioa egin zen lekuetan.
Heroiak!
Guneberri eta Kideberri programen edizio honetako programazioa heroien ingurukoa izango da, gizonezkoak zein emakumezkoak. Komikietan, zinean, historian eta… eguneroko bizitzan aurkituko ditugu. Baina ez dago abenturarik bilau bat agertzen ez bada. Gainera, heroien trebetasunak eta ahulguneak zeintzuk diren jakingo dugu. Eta arriskuan gaudenean horiei deitzeko modua ere!
Jarduera guztiak euskaraz eta gaztelaniaz egingo dira, euskara izanik ohiko komunikazio-hizkuntza.
Guneberri programa 5-8 urteko umeentzat da (2006-2009 bitartean jaiotakoak). Kideberri, berriz, 9-11koentzat (2003-2005 bitartean jaiotakoak).
Parte-hartzaileek apirilaren 7tik 10era bitartean, martitzenetik barikura, 10:00etatik 13:00etara bitartean gozatu ahal izango dute espazio horietan Begoñako, Zazpi Kaleetako, Iralako, Otxarkoagako, Castañosko, Deustuko eta Zorrotzako udaltegietan. Zehazki, 240 plaza eskaintzen dira Guneberrin eta 105 Kideberrin. Inskripzioaren prezioa 16 eurokoa izango da edo 5,34 eurokoa Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren jasotzaileentzat.
Bestalde, Zientzia Zoroa programa 8-11 urteko neska-mutikoentzat da (2003-2006 bitartean jaiotakoak) eta tailer bi izango ditu:
Hiru ordutan tailer bitan parte hartu ahal izango duzu. “Energiagaz” izenekoan “Energia ez da sortzen, ez deuseztatzen, eraldatzen baino” esaldiak zer esan nahi duen argituko dute, etxean erabiltzen dugun energia kalkulatuko dute eta energia berriztagarriez jabetuko dira. Aparatuak ere jarriko dituzte martxan eguzki-plakekin! 'Celular city' izenekoa zelulen ingurukoa izango da. Zer dira eta zertan duen antza bizi zaren hiriarekin. Zelula bat egingo dute, etxera eramateko!
Interesdunek apirilaren 7an, 8an edo 9an har dezakete parte programa honetan, goizez edo arratsaldez (10:30-13:30 edo 16:30-19:30). Guztira, 240 plaza daude Zientzia Zoroa tailerretarako, txanda bakoitzean 40 plaza taldeko. Inskripzioaren prezioa 10,66 eurokoa da.