Ciutat Morta dokumentala proiektatuko dute Bilbo Arten zuzendarien parte hartzearekin

uriola.eus 2015ko ots. 16a, 12:04

18:00etan izango da proiekzioa eta 20:00etan Xabier Artigas eta Xapo Ortega zuzendariekin mahai ingurua. Sarrera doan izango da Urazurrutia kaleko 32. zenbakian dagoen Bilbo Arteko lekuak bete arte.

Dokumental hau 4F deituriko kasuari buruzkoa da; gazte-talde batek espetxean bukatu zuen, Bartzelonako udaltzain bat hiltzen saiatzea leporatuta. Torturak eta tratu txarrak salatu zituzten. Nesketako batek, Patriciak, azkenean, bere buruaz beste egin zuen.

"2013ko ekaina. 800 pertsonako talde batek Bartzelonako zinema hustu bat okupatuko du, dokumental bat proiektatzeko. Eraikin zaharrari izena aldatu, eta bi urte lehenago bere buruaz beste egin zuen neska batena jarriko diote: Patricia Heras zinema. Nor zen Patricia? Zergatik egin zuen bere buruaz beste eta ze zerikusi dauka Bartzelonak haren heriotzarekin? Horixe da eragin mediatiko handiko ekintza honekin lortu nahi dutena: mundu guztiak Bartzelonan, hiri hilean, gertatu zen zigorgabetasun-kasu okerrenetako bati buruzko egia jakitea."

Xavier Artigasek, 2012an, bere lehenengo film luze dokumentala zuzendu eta ekoitzi zuen, [NO-RES], eta Madrilgo Documenta jaialdian Lehenengo Saria irabazi. 2013an, Xapo Ortegarekin batera bigarren film luzea, Ciutat Morta, estreinatu eta Malagako aurtengo zinema-jaialdian Zilarrezko Biznaga lortu du. Xapo Ortegak arkitekturaren eta diseinu grafikoaren inguruan garatu du bere lan-ibilbidea. 2004an, estudio propioa sortu zuen, setdos.com.

Hainbat kolektiborekin kolaboratzen du, haientzat salaketa politikoko eta sozialeko material bideografikoa sortuz; besteak beste, Artigasek sortutako Metromuster ekoizpen-etxe independentearentzat.