2015/03/05 20:00
Korrikako arropa erakusteko moda desfilea antolatu du AEK-k martxoaren 5ean Hika Ateneoan. Modeloak, ikasleak eta umeren batzuk izango dira parte hartzen. Helburua "jendeak Korrikako arropa ikusita erostera animatzea da".
Desfile ostean, kontzertua eskainiko dute Daltondarrek. Euskal kanten bertsioak egiten dituzten Larrabetzuko lau gaztek osatzen dute taldea.