2015eko inauteriak

Beila egin ostean erreko dute sardina

uriola.eus 2015ko ots. 17a, 09:13

Tradizioarekin jarraituz eta garisumari hasiera emateko, gaur, otsailak 17 asteartea, 20.00etan, Sardinaren erreketa izango da Arriaga plazan. Erreketak Bilboko Aratusteen festei amaiera emango die.

Arratsaldeko 19:30ean, Plaza Barritik irtengo da Sardina Arriaga plazan hasiko den erreketara joateko. Hiritarrek, beltzez eta kandelekin, segizioa lagundu ahal izango dute Alde Zaharretik Arriagaraino.

Plaza Barriko gaubeilaren ondoren sardina andrea Arriaga plazan erre egingo da garizumari hasiera emateko.  Erreketarekin batera, Deabru Beltzak taldek ikuskizuna eskainiko du.

 

Otsailak 17, asteartea

19:30 Sardinaren hiletaren hasiera. Plaza Barriko karpan

20:00 Sardinaren erreketa. Arriaga plazan