Gaurtik otsailaren 20ra, 08:00etatik 20:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulaziorako itxi egingo dute Santimami zumarkalea, Gordoniz eta Urrutia kaleen artean. Ordezko bidea Urkixo zumarkalea izango da.
Aparkalekua ere alde bietan kenduko da otsailaren 17tik 20ra, egun osoan, ibilgailuen joan - etorria bideratzeko 20:00etatik 08:00etara bitartean, gutxi gorabehera. Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dira aurretiaz.
Fresatze eta asfaltatze - lanak egiteko eta seinale horizontalak pintatzeko okupatuko da kalea.
Esparru publikoaren okupazioa Ramon y Cajalen
Gaurtik, otsailak 17, 2016ko otsailaren 19ra arte gutxi gorabehera, aparkalekuak okupatuko dira Ramon y Cajal etorbideko alboko bidean, 70. zenbakiaren parean, eta oinezkoen bidearen irteera ere okupatuko da Aranekobideko 35etik Ramon y Cajal etorbideko 70. zenbakiraino. Hala ere, oinezkoentzako behin - behineko pasabideak egokituko dira.
Aranekobidean sarbide mekanikoak ipintzeko lanetarako okupatuko da esparru publikoa.
Trafiko etena Arategizarren
Gaur, 11:30ean hasi eta hilaren 19ko 15:00ak arte, gutxi gorabehera, itxi egingo da ibilgailuentzat Arategizar kalea, Erribera kaleko gurutzean. Ordezko bidea Done Jakue Plazatxoa izango da. Espaloiak berriro urbanizatzeko okupatuko da kalea.
Ur mozketa Deustun
Gaurko egunean, 16:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ura kenduko da Blas de Otero kaleko 25etik 37ra eta 36tik 48ra. Blas de Oteroko 25 eta 37ko ur-hartuneak konpontzeko moztuko da ura.