Gaur, otsailak 18, 08:00etatik 14:00etara bitartean, gutxi gorabehera, espaloiak eta aparkalekuak okupatuko dira Luis Power kalean, 12. eta 16. zenbakien artean.
Garajeetako sarrera-irteerak baimenduko dira eta bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat. Gainera, okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dira aurretiaz. Lorezaintzako mantentze-lanak (zuhaitzak inaustea) egiteko okupatuko da esparru publikoa.
Prim kaleko igogailu inklinatu baten zerbitzua aldi baterako etengo da
Gaurtik otsailaren 20ra bitartean, gutxi gorabehera, eten egingo da Prim kaleko igogailu inklinatuetako baten zerbitzua. Hala ere, erabiltzaileentzat etengabe egongo da zerbitzuan igogailuetako bat, geraldiak tandaka egingo dira eta.
Zerbitzua bertan behera geldituko da egin beharreko mantentze lanak direla eta; hain zuzen, trakzio kableak aldatzea.