Ikasleek argi dute: "Egiten dugun hori ezin da gure baitan geratu, zabaldu eta partekatzeko beharra daukagu". Ohiko komunikabideek "hezkuntza sistema hegemonikoa elikatzen duten bitartean, guk horren izaera zapaltzailea aditzera eman behar dugu". Helburuak lortu ahal izateko "ezinbestekotzat" jotzen dute "ikasleok gure ahots propioa izatea".
"Horregatik sortu dugu Buiaka", Bilboko Unibertsitateetako Ikasle Asanbladen proiektu komunikatibo berria, "kontra informatu eta ikasleriaren antolakuntzan hasitako bide horretan beste pauso bat emateko". Horrez gain, hausnarketa eta kontzientzia lantzeko espazioak ireki nahi ditu Buiaka proiektuak, "beste hezkuntza eredu baten bidean. Gaurko konfrontazioan eta biharko eraikuntzan gure bozgorailua izango da Buiaka, ikasleok ikasleontzat egina".
Aurrerantzean web orrialde berriaren, buiaka.info, twitter (@buiakainfo) eta facebooken (Buiaka) bidez "kaña ematen" ibiliko dira ikasleak. "Buia zabaltzera gatoz, entzun nahi ez gaituztenen belarriak oihuz eztandarazteko asmoz".