San Frantziskon esparru publikoa okupatuko dute eta ur mozketak egongo dira San Inazion

uriola.eus 2015ko ots. 19a, 08:30

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, gaurko egunean, otsailak 19, esparru publikoa okupatuko da San Frantziko kalean eta ur mozketak egongo dira San Inazioko hainbat kaletan.

Gaur, otsailak 19, 23:50etatik biharamuneko 05:30era bitartean, gutxigorabehera, errei bat eta aparkalekuak okupatuko dira San Frantzisko kalean, 44. zenbakiaren parean. Okupatuko den gunean hesiak jarriko dira aurretiaz eta ibilgailuen zirkulazioa beste erreitik bideratuko da.

Antena bat aldatzeko materialak igotzeko okupatuko da esparru publikoa.

Ur mozketak San Inazion

Gaurko egunean, 16:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ura kenduko dute Benidorm kaleko 2. zenbakian; eraikin berrietarako lotura-lanak egiteko eta lehendik zeudenak kentzeko.

Ordu berean, uraren hornidura zerbitzua moztuko dute Antonio Gezuela Margolariaren kaleko 9. zenbakitik 13.era; Saturraran kaleko 1. zenbakian; eta Baztan Haranaren plazako 1etik 5era. Baztan Haranaren plazako 5. zenbakian ur-hartune bat konpontzeko kenduko dute ura.

Bukatzeko, 16:00etatik 23:00etara bitartean, gutxi gorabehera, uraren presioa jaitsi egingo da uraren sarean San Inazio, Elorrieta eta Ibarrekolandan. Neurri horren ondorioz, baliteke urik ez iristea gorengo solairuetara.

Udalaren ur-sarean bideratze-lanak egiteko kenduko da ura (400mm-ko hodia). Arangoiti auzoko etxebizitzak urbanitzatzeko proiektua.