Eta herrialde indartsuetan jende askok ozta-ozta egiten badu aurrera, beste batzuetan (Europa hegoaldeko Grezia, Italia, Portugal, Espainiako Estatua… itsu-itsuan akordioak onartu izanaren ondorioz, zuzen-zuzenean doaz 'erreskateek' suposatzen duten hondamendira. Bertako jendeak sekulako langabezia, suntsipen soziala, gosea eta neurrigabeko txirotasuna pairatzen ditu. Izan ere, diru publikoaren parte bat handia 'zorra' ordaintzeko izaten da. Hauxe da Greziari suertatzen zaiona.
Egoera honetan benetako irabazleak betiko multinazional handiak dira, herrialde bakoitzean beren irizpideak inposatuz eta hango etekinak bereganatuz aurrekontu publikoetan jendearen beharrizan premiazkoenetarako izango litzatekeen dirua murriztuz eta pribatizazioak eraginez: osasungintza publikoan, zerbitzu sozialetan… Ongizatearen Estatuak porrot egin du.
Greziak, herri borroka eredugarri batekin Troikari aurre eginez, jende berri bat jarri du hango agintean: gehiengoaren interesak babestuz, larrialdiko programa sozial bat abian jarriz, eta gerorako multinazionalen gidaritzari eta 'zorra' populazioaren gosearekin ordaintzeari uko eginez. Eta herri horri erasoarekin erantzun diote, eta aurreko ereduarekin jarrai dezan txantaia etengabea egiten saiatzen dira, besteak-beste inork sinisez dezan 'beste Europa' bat posible denik.
Greziako herritarrak beltzak ikusten ari dira, pentsiodunak bereziki. Hain zuzen ere, bizi bide zituzten pentsioak kendu egin zaizkie. Guzti horren aurrean, Euska lHerriko Pentsiodunok –duintasunezko gure Eskubide eta Pentsioen aldeko borroka gogoan- gure elkartasuna eta bultzada adierazi nahi diegu greziarrei, pentsiodune ibatez ere. Haien borroka gure egiten dugu.
Elkartasun hau Munduko Federakuntza Sindikalaren bitartez helarazi nahi diegu, Pentsiodunen Atal Sindikalaren bitartez bereziki.
Lagunok, bizitza duinak eskatzen dituen eskubide sozialak lortzea sekula ez da lan erraza izan. Baina borroka beste biderik ez dugu oraina eta etorkizuna gureganatzeko.