Belgravia taldeak bere lehen EPa aurkeztuko du

uriola.eus 2015ko ots. 20a, 10:05

2013ko apirilaren 8an, Margaret Tatcher Belgraviako Ritz Hotelean hil zen. Egun hartan hasi zen Belgravia taldearen ibilbide musikala.

Ia urtebete ezkutuan aritu ondoren, 2014ko urrian euren sorkuntzak elkarbanatzea erabaki zuten. Hainbat kontzertu eman ondoren, Bilboko El Tigre Studios grabazio estudioetan sartu ziren euren lehenengo lau kantuak grabatzeko Xabi Eguia eta Jon Aguirrezabalagaren (We Are Standard) gidaritzapean.

Kontzertu hau euren lehenengo EParen zuzeneko aurkezpena izango da. Lan honek rock alternatiboa eta inspirazio britaniarreko indiea nahasten ditu. Talde gazte baten soinu freskoa biltzen duen proposamena da honakoa. Bide luzea dute aurretik.

Hitzordua: gaur, otsailak 20, Fever aretoan (Santana 27) 22:00etan.