Gaur, otsailak 20, 08:00etatik 14:00etara bitartean, gutxi gorabehera, espaloiak eta aparkalekuak okupatuko dira Larratundu kalean, 14. eta 20. zenbakien artean. Okupatuko diren lekuetan hesiak jarri dituzte aurretiaz.
Lorezaintzako mantentze-lanak (zuhaitzak inaustea) egiteko okupatuko da esparru publikoa.
Bestalde, gaurko egunean ere, 08:00etatik 14:00etara bitartean, gutxi gorabehera, espaloiak eta aparkalekuak okuopatuko dira Lozoño kalean, 7. eta 11. zenbakien artean. Hemen ere hesiak jarri dituzte aurretiaz eta lorezaintzako mantentze-lanak (zuhaitzak inaustea) egiteko hartu dute neurri hau.