455 metro karratuko lonja da, Xenpelar kaleko 7an dago, eta lehen Zabala kaleko 41ean zegoenaren ordezkoa izango da. Egoitza berrian egoteko gela bat, esku-lanak egiteko gela bat, ile-apaindegia, masajista eta podologoa, komun egokituak, gimnastika egiteko aparatuen gela eta Zuzendaritza Batzordearen bulegoa dauzka. Une honetan 142 kide dituen elkartearen premia guztiak betetzen ditu lonja horrek.
Erabiltzaileek zentro berria erabili ahal izateko, Bilboko Udalak 117.683 euro inguru jarri ditu lonjan obrak egiteko. Era berean, Gure Astialdi elkarteak diru-laguntzak jasotzen ditu urtero Udaleko Gizarte Ekintza Sailetik, zentroan egiten diren jardueren ondoriozko gastuei aurre egiteko. Besteak beste, jarduera hauek egiten dira: memoria lantzako tailerrak, idazketa eta irakurketa, taichí, dantza eta bestelako esku-lanak.
Zabalako adineko pertsonentzako zentroko lokal berriak 2013an laga zizkion BBK-k Bilboko Udalari –horrekin batera, Zorrotzako Adineko pertsonen Elkarteak hartzen dituenak ere laga zizkion, Montevideo etorbideko 21ean- lankidetza-hitzarmen baten bidez.