Bilbon, gazteen artean "errotuta" dagoen ohitura da kalean edatearena Gizagune fundazioko Yolanda Muñozen arabera. Lonjetan edota etxeetan baino gehiago edaten dute 16 eta 26 urte bitarteko gazteek kalean. Gehienek, %96k alkohola edaten dute. Eta neska zein mutilek antzera kontsumitzen dute.
1.800 gazte (40 koadrila) elkarrizketatu ditu Gizagune fundazioak Bilboko Udaleko Gaztedia sailak eskatuta. "Sozializatzeko" eta "merkeagoa delako" jotzen dute botila festara Yolanda Muñozek jakitera ematen duenez. Gainera, isunek ez dituzte gazteak beldurtzen, "ez dute disuasio-neurri bezala balio".
Jabetzen dira
Alkoholaren ondorioez jabetzen dira gazteak, ikerketaren arabera, eta kaleetan sortzen duten zikinkeriaz ere ohartzen dira. Kontuak kontu, euren helburuen artean "ez dago botila festa uztea".
Kontzientziazio kanpaina
Bilboko Udaleko Gaztedia sailak kontzientziazio kanpaian abian jarriko du Alkoholiko Anonimoen elkartearekin batera Bilboko ikastetxeetan. Kanpainaren erronka alkoholaren ondorio kaltegarriak hurbiletik ezagutaraztea eta gazteen arteko alkohol kontsumoa murriztea dira.