Ernai eta LABek gazteen prekarietatearen mezua Bilboko kaleetan zabaldu dute

uriola.eus 2015ko ots. 23a, 09:00

LAB sindikatuak eta Ernai gazte erakundeak lan baldintza duinen gida zabaltzeko ekimen informatiboa egin zuten larunbat arratsaldean Plaza Biribileko Burger Kingaren aurrean, "gazteriaren lan baldintza prekarioen erakusleetariko batean".

Larunbateko hitzorduan gazteen lan eskubideen gida jendarteratu zuten prekarietate laborala salatzeko. Izan ere, LAB sindikatua eta Ernai ekimen amankomunak egiten ari dira Gazte Gidaren inguruan, gazteek sufritzen duten prekarietate eta langabeziari erantzunez. Hasiera batean egindako aurkezpenak praktikara eramatea erabaki dute oraingoan eta ondorioz, joan den larunbatean, arratsaldeko 17:00etan, Gazte Gidak eta eskuorriak banatu zituzten Abandoko Burger King saltokiko sarreran.