Emakumeek funtsezko gaiei egindako ekarpenetan zentratuko da foruma, eta gutxi gorabehera 400 parte-hartzaile egongo dira. "Gure gizarteak gero eta jasangarriagoak badira eta justizia, hazkunde eta aurrerapen sozial gehiago badago, emakumeek dagokien tokia hartu behar dute".
Gaur egun, begien bistakoa da gastronomiaren munduak emakumezko ordezkari gutxi dituela. Era berean, eta beharbada ez da kointzidentzia bat izango, gero eta mesfidantza handiagoa dago elikagaien industriari dagokionez. Emakumeek tribuna bat edukitzea eta haien talentua balioetsia eta aintzat hartua izatea beharrezkoa dela diote antolatzaileek. "Horrela, elikagaiekiko konfiantza lehengoratu ahal izango dugu eta jasangarritasunean eta aukera-berdintasunean oinarritutako etorkizun-ikuspegi bat eraiki ahal izango dugu".
Parebere forumeko hizlarien artean nazioarteko profil altuko gizon eta emakumeak daude, Australiako, Boliviako, Brasilgo, Kolonbiako, Danimarkako, Finlandiako, Frantziako, Guatemalako, Indiako, Italiako, Mexikoko, Norvegiako, Peruko, Portugaleko, Espainiako, Suediako, Erresuma Batuko, Estatu Batuetako, Venezuelako eta Zimbabweko gastronomiarekin, nekazaritzarekin eta elikadurarekin harremanak dituztenak, baita komunikabideen eta sozietate zibilaren ordezkariak ere.
Ardi daukate, "emakume gehiago beren istorioak, arrakastak eta arazoak kontatzera animatzen badira, gastronomiaren sektorean dagoen genero-arraila azkarrago murriztuko dela". Beraz, forumean parte hartzeko deia luzatu dute; "elkar gaitezen Bilbon 2015eko martxoan, egin dezagun network-a eta truka ditzagun ideiak. Batera ditzagun ekimen guztiak eta erakuts diezazkiegun dauden aukera ugariak elikaduraren eta gastronomoaren sektoreko emakumeei. Emakumeak ahalduntzea mundu hobe bat lortzeko oinarrietako bat da".
2015ean, Parabere Forumak gastronomiari esker isiltasunean mundua aldatzen ari diren pertsonen lan izugarria aitortu, ospatu eta babestuko da:
- Roberta Sudbrack, chefa eta RS jatetxearen jabea (Brasil)
- Leonor Espinosa, chefa eta food activist-a, Funelo Foundation (Kolonbia)
- Maria Fernanda de Giacobbe, txokolategilea (Venezuela)
- Isabel Soares, Futa Feia (Portugal)
- Kamilla Seidler, Gustu – Melting Pot (Bolivia)
- Dominique Crenn, chefa eta Atelier Crenn-en jabea (USA)
- Chido Govera, baserritarra, aktibista eta hezitzailea – Future of Hope (Zimbabwe)
- Gayle Quarmby, Outbak Pride (Australia)
- Imma Guixe, Oxfam Intermon (Etiopia)
- Nadia Zerouali & Merijn Tol, Arabia (Herbehereak)
- Jessamy Rodriguez, Hot Bread Kitchen (USA)
- Thais Compoint, The Coca Cola Company (UK)
- Karina Dobrotvorskaya, Condé Nast (nazioartekoa)
- Ruth Reichl, "New York Times"-eko sukaldaritza-kritikari ohia, "Gourmet" aldizkariaren argitaratzaile ohia (USA)
- Allan Jenkins, The Observer (UK)
- Vandana Shiva doktorea, aktibista, BAKEAREN NOBEL sari alternatiboa (India)
- Hilal Elver doktorea, NBEko special rapporteur-a (NBE)
Egitaraua
Igandea, martxoak 1
09:00 – 09:30. Sarrera
09:30 – 10:00. Oxfam Intermon – Imma Guixe (Ethiopia)
10:00 – 10:30. Frut feia – Isabel Soares (Portugal)
10:30 – 11:00. Roberta Sudbrack – Roberta Sudbrack (Brazil)
Kaferako atzedenaldia
11:30 – 12:00. Comunidad kakao – Maria Fernanda de Giacobbe (Venezuela)
12:00 – 12:30. Hot Bread kitchen – Jessamyn Rodriguez (USA)
12:30 – 13:00. Dr. Vandana Shiva (India)
Bazkaria
14:30 – 15:30. Ruth Reichlekin master class-a: Media Training / prentsaren kudeaketa
15:30 – 16:00. Talk with Karina Dovrotvorskaya: Glossy medias, anorexia, orthorexia eta fashion
Kaferako atzedenaldia
17:00 – 18:00. Roundtable: Are women in gastronomy looking for success? / Gastronomiaren munduko emakumeek arrakasta bilatzen al dute? - Thais Compoint, Alice Quillet eta Lauren DeStenoren eskutik
Astelehena, martxoak 2
09:00 – 09:30. Sarrera
09:30 – 10:00. Arabia – Merijn Tol & Nadia Zerouali (The Netherlands)
10:00 – 10:30. Outback Pride – Gayle Quarmby (Australia)
10:30 – 11:00. Gustu – Kamilla Seidler (Bolivia)
Kaferako atzedenaldia
11:30 – 12:00. Funleo – Leonor Espinosa (Colombia)
12:00 – 12:30. United Nations – Dr. Hilal Elver (International)
12:30 – 13:00. The future of hope – Chido Govera (Zimbawe)
Bazkaria
14:30 – 15:30. Ruth Reichlekin master class-a: Culinary Critic / Sukaldaritzako kritika
Kaferako atzedenaldia
16:30 – 17:30. Roundtable: A change in the kitchen / Aldaketak sukaldean - Dominique Crenn, Allan Jenkins eta April Partridgen eskutik