Martxoak 8

Martxoaren 8an kalera ateratzeko deia zabaldu du Koordinadora Feministak

uriola.eus 2015ko ots. 23a, 15:49

Martxoare 8an Nazioarteko Emakume Langilearen Eguna osapatzen da mundu osoan zehar. Bilbon, Euskal Herriko Koordinadora Feministak deituta, manifestazioa abiatuko da 13:00etan, Arriagako plazatik.

Urtero legez, martxoaren 8a aldarrikapenerako eguna izango da. Aurten, "Euskal Herria feminismotik eraikitzen" lelopean, manifestazioak deitu ditu Euskal Herriko Koordinadora Feministak hiriburuetan. Bilboko martxa 13:00etan abiatuko da Arriagako plazatik.

Bilgune Feministaren deialdia

Euskal Herriko Koordinadora Feministaren baitan dagoen Bilgune Feministak martxoaren 8ko ekimenetan parte hartzeko deia zabaldu zuen larunbatean. Burujabetza feministaren aldeko "neurriak" hartzeko eta "generoen arteko berdintasunera bidean pausoak emateko garaia" dela azpimarratu zuten agerraldian. Haien esanetan, Euskal Herriko feminismoak erabakigarria izan behar du gizarte berdintsuago bat lortzeko, baina horretarako esparru politiko propioa izatea eskatu du.