Zirkulazio etenaldiak, esparru publikoaren okupazioa eta ur etenaldiak iragarri dituzte gaurko

uriola.eus 2015ko ots. 24a, 08:00

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, gaurko egunean zirkulazio etenaldia egongo da Santutxu kalean, Iturribiden eta Uribarrin. Era berean, esparru publikoa okupatuko da Deustun eta ur mozketak egongo dira Santutxun eta Arangoitin.

Gaur, otsailak 24, 08:00etatik 20:00etara bitarten, gutxi gorabehera, ibilgailuentzako itxi eta aparkalekuak okupatuko dira Santutxu kalean, San Francisquito eta Marcelino Menendez y Pelayo kaleen artean. Jakinarazi dutenez, ordezko bidea Miraflores etorbidea izango da.

Fresatze eta asfaltatze lanak egiteko eta seinale horizontalak pintatzeko okupatuko da kalea.

Zirkulazio etenaldi gehiago

09:00etatik 14:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ibilgailuentzako itxiko da Iturribide zeharkalea, 2. zenbakiaren parean.Gainera, gaur eta bihar, otsailak 25, aparkalekuak okupatuta egongo dira.

Hornidura - sarean egin beharreko mantentze-lanetarako okupatuko da esparru publikoa.

Bestalde, 22:00etatik biharamuneko 02:00ak bitartean, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulaziorako itxiko da Uribarri kalea, San Roke eta Matiko kaleen artean. Ordezko bideak Ricardo Arregi eta Uribarri kaleak izango dira.

Arketak konpontzeko itxiko da kalea ibilgailuen zirkulaziorako.

Esparru publikoaren okupazioa Deustun

Gaur hasi, otsailak 24, eta aste biko aldian, gutxi gorabehera, galtzada eta aparkalekuak okupatuko dira Blas de Otero kalean, 59. zenbakiaren parean. Ibilgailuek etengabe zirkulatu ahal izango dute eta okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dira aurretiaz.

Saneamendu-sarean egin beharreko mantentze-lanetarako okupatuko da esparru publikoa.

Ur mozketak

16:00etatik 20:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ura kenduko dute Antonio Egiluz Medikuaren kaleko 4. zenbakitik 10era. Udalaren ur-sarean lotura-lanak egiteko da ura. (II. Fasea, Santutxu).

Era berean, 16:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ura moztuko dute Araneko kaleko 1etik 7ra eta 2tik 8ra; eta Egileor kaleko 2. zenbakian.

Udalaren ur-sarean lotura egiteko kenduko da ura. Auzokide proiektua.