Bilbo Kirolakek 1.092 plaza eskainiko ditu Aste Santuko kirol programan

uriola.eus 2015ko ots. 24a, 09:00

Helburua kirola eta aisia uztartzea da, baita oporraldietan familia-bizitza eta lana bateragarri egiten laguntzea ere. Ekimena Deustu, San Inazio eta Txurdinagako kiroldegietan garatuko da.

Aurten Bilbao Kirolak-ek 1.092 plaza eskainiko ditu “Aste Santua Kirolez Blai” programan. Ekimenaren zazpigarren edizio honen helburua, kirola eta aisia uztartzeaz gain, oporraldietan gurasoei familia-bizitza eta lana bateragarri egiten laguntzea ere bilatzen du.

Programa 6 eta 13 urte bitarteko haurrei dago zuzenduta, eta Deustu, San Inazio eta Txurdinaga kiroldegietan jarriko dira martxan martxoaren 30 eta 31an eta apirilaren 1, 7, 8, 9 eta 10ean, 9:00etatik 14:00etara. Sarrera 8:30etan irekiko da. Hurrengo hauek dira programa honen barruan garatuko diren ekintzak: badminton-a, saskibaloia, eskubaloia, areto-futbola, puzgarriak, areto-hockeya, skatearen hastapenak, ur-jokoak, areto-jokoak, tenisa, mahai-tenisa, patinajea, eta beste batzuk; baina, batez ere, taldeko jokoak pabilioian. Programa euskaraz eta gazteleraz garatuko da. Parte-hartzaileek kirola egiteko arropa eta oinetako egokiak eraman beharko dituzte, baita bainujantzia, txankletak, eskuoihala, txanoa, patinak eta goiz-erdian jateko zerbait ere.

Plazak erreserbatzeko

San Inazioko eta Txurdinagako polikiroldegian 60 plaza eskainiko dira eguneko, Deustuko polikiroldegian aldiz, 30. Gainera, San Inaziok 42 plaza eskainiko ditu egokitutako kirolerako, hau da, 6 plaza eguneko. Plazak egun baterako, birako edota egun guztietarako erreserba daitezke. BILBAO KIROLAK-eko abonatuek martxoaren 3tik aurrera  egin dezakete erreserba kiroldegietako salmenta-makinetan edota www.bilbaokirolak.com web gunean. Abonatuek 10 euro ordaindu beharko dute eguneko, eta ez abonatuek, berriz, 12. Azken horiek martxoaren 5etik aurrera egin dezakete erreserba. Bestalde, egokitutako kirolerako plazen erreserba Bizkaiko Kirol Egokituaren Federazioaren bitartez egin ahal izango da 94.441.31.81 telefono zenbakian.