Txistularien Bandak kontzertua eskainiko du Iruñeko kontserbatorioko ikasle onenekin batera

uriola.eus 2015ko ots. 24a, 09:02

Hitzordua otsailaren 25ean, asteazkena, 20:00etan hasiko da Euskalduna Jauregian eta bertan, besteak beste, Jose Ignazio Ansorena, Eduardo Gorosarri, Luis Urteaga eta Santos Intxaustiren obrak interpretatuko dituzte ikasleek. 

Bilboko Txistularien Bandak bere neguko kontzertu-ziklo interesgarriarekin jarraituko du datorren asteazkenean, otsailaren 25ean. Iruñeko Goi Mailako Musika Kontserbatorioko ikasle onenetako hiruk eszenatokia konpartituko dute Bilboko txistulariekin, ikuskizun hau elkarrekin prestatu eta gero. Iluntzeko 20:00etan hasiko da Euskalduna Jauregiko A1 Aretoan. Hauxe da txistulariek, neguko zikloaren baitan, martxoaren 30a arte programatu dituzten kontzertu berezi-berezietako laugarrena. Emanaldi guztiak doakoak dira.

Kontzertua BilboMusika eta Iruñako Pablo Sarasate Kontserbatorioaren arteko hitzarmenaren ondorioa da. BilboMusika, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren menpeko erakunde autonomoa da, eta Txitulari Banda, Musika Eskola eta Udal Musika Bandaren kudeaketaren arduraduna da. Iruñako kontserbatorioarekin egindako hitzarmena medio, bere ikaslerik onenei Euskalduna Jauregia bezalako eszenatokietan jotzeko aukera ematen diete musikari profesionalekin batera.

Asteazkeneko kontzertuan Xabier Olazabal, Iker Alvarez eta Arkaitz Ibarra izango dira Udal Txistularien Badarekin batera Jose Ignazio Ansorena, Eduardo Gorosarri, Luis Urteaga eta Santos Intxaustiren obrak interpretatuko dituzten ikasleak, beste batzuen artean.

Gariokoitz Mendizabalen zuzendaritzapean, bere ikaskideek ihaz izandako arrakasta berretsiko digute. Xabierrek, Ikerrek eta Arkaitzek Pablo Sarasate Goi-Mailako Kontserbatorioan aurten bukatuko dituzte ikasketak, 1956an Udal Musika Eskolaren baitatik sortua, mende bat aurrerago, Espainiako bigarrena soilik musika irakaskuntzan jarduten zuena. Musikan Metodo didaktiko berriak esakintzen ere lehena izan da.

Gaur egun hauek dira Bilboko Txistularien Bandako partaideak:  Garikoitz Mendizabal (zuzendaria), Idoia Kareaga, Gorka Zabaleta, Sabin Bikandi eta Asier García. Lan-talde honek 2004ko urtarrilean ekin zion ibilbideari, eta urte hauetan aukera izan dugu bi ezaugarri gutxienez antzeman ahal izateko: saioen kalitatea batetik, eta, bestetik, saio bakoitza besteetatik ezberdintzeko egindako ahalegina.

Udal Txistularien Bandaren hurrengo Kontzertua martxoak 2 astelehenean izango da eta formato tradizionaleko kontzertu bat eskainiko digute.

Egitaraua

- 'Baionako martxa' Jose Ignazio Ansorena

- 'Nahaste borraste' Eduardo Gorosarri

- 'Jai giroko sonata' Joaquin Lekunberri

- 'Ametsetan' Jose Ignazio Ansorena

- 'Balsa eta bariazioak' Federico Corto Barreras

- 'Rapsodia de aires vascos III' Luis Urteaga

- 'Osio bideko polka' Pablo Sorozabal

- 'Otzoal' Miguel de Oñate

- 'III. Kontrapasa' Santos Intxausti

- 'Antton' (fandangoa) Tomas Garbizu

- 'Baztango porrusalda' Hilario Olazaran Salanueva

Bilboko Txistulari Bandaren hitzordu gehiago

- Martxoak 2, astelehena, 20:00 (A3 Aretoa Euskalduna Jauregia): Bandak formatu tradizionaleko kontzertu berri bat eskainiko du. Estilo hau XVIII. mendean sortu zen, silbotea sartu zenean. Harrez geroztik, Guridi, Sorozabal, Bastida edo Garbizu bezalako musikagile handiek banda tradizionalerako lanak taxutu dituzte.Sarrera doakoa izango da edukiera bete arte.

- Martxoak 30, astelehena 20:00 (A3 Aretoa  Euskalduna Jauregia): 'Norabide guztiak´ Txistulari Bandak Joserra Gutierrezenmusikarekin eskainiko duen kontzertua.

“Norabide guztiak” ikuskizun berria Joserra Gutierrez musikariak espreski egun honetarako konposatutako musikaz osatzen da. Pianoa, kontrabaxua eta abeslari baten laguntzaz txistu musikak har dezaken beste norabide bat proposatuko dute.