Raul Cancelok zuzendutako Las Lisystratas antzezlana ekarriko digute, Nuria Gutierrezen testuari helduta, K.A.-ko 411. urtean estreinatu zen Aristofanesen Lisistrata jatorrizko lanean oinarritutakoa. Lan hartan gertatzen zen bezala, Las Lisystratas lanak, sexuen arteko borrokaren milaka urteko historia darama eszenatokira, baina antzerkiko lengoaia eta forma modernoagoetara moldatuta.
Lanaren alderdi batzuk ikusita, badirudi gauza gutxi aldatu dela azken 2.400 urte hauetan. Hala ere, denboraren poderioz emakumeek mugak gainditzea eta euren arrazoiak adieraztea edo euren helburuak aurrera ateratzea lortzen ari direla errebindikatzeko izango ditugu gaur egungo Lisystratak eszenatoki gainean.
12 emakume
Gaur egungo Lisystratrak bizirik daude, hamabi emakumeren lan bikainari esker. Hauek izango dira eszenatoki gainean arituko direnak: Loli Noguera, Mª Carmen Relancio, Macarena Ortega, Mertxe Galdeano, Rosa Quintana, Marina Merino, Elisa Marañón, Luz Mundiñano, Mari Carmen Pérez, Altami Torres, Begoña Ibáñez eta Virtudes Nogales. Hamabi emakumeek oso ikuskizun hurbilekoa eta zuzena eskainiko digute.
Sarrerak 8 eta 12 euro artean eskuratu daitezke www.teatroarriaga.com helbidean, 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.