Gaur, otsailak 25, hasi eta bi hilabetez, gutxi gorabehera, galtzada, espaloia eta aparkalekua okupatuko dira Iturriaga kalean, Basarrate Landaren eta Karmeloko biribilgunearen artean. Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarri dituzte aurretiaz eta ibilgailuen zirkulazioa baimendu zein oinezkoentzat bidea libre egongo da etengabe.
Hornidura-sareko hodiak aldatzeko okupatuko da esparru publikoa (II. fasea, Santutxu).
Esparru publikoaren okupazioa Deustun eta Otxarkoagan
Gaur eta bihar bitartean, otsailak 25 eta 26, autobusen erreia eta galtzada okupatuko dira Agirre Lehendakariaren etorbidean, 17. eta 21. zenbakien artean, Luis Power kalearen gurutzean.
Luis Powerren aparkalekuak okupatuko dira eta horretarako, hesiak jarri dituzte aurretiaz. Hornidura-sarean egin beharreko mantentze-lanetarako okupatuko da esparru publikoa.
Bestalde, gaur goizean, 08:00etatik 14:00etara bitartean, gutxi gorabehera, espaloiak eta aparkalekuak okupatuko dira Garate kalean, 27. eta 60. zenbakien artean.
Lorezaintzako mantentze-lanak (zuhaitzak inaustea) egiteko okupatuko da esparru publiko.
Kalea tarteka itxiko dute Abusu kalean
Otsailaren 25etik martxoaren 6ra bitartean, gutxi gorabehera, kalea tarteka itxi eta espaloiak zein aparkalekuak okupatuko dituzte Abusu kalean. Bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat eta lanek aurrera egin ahala, aparkalekuak murriztuko dira, aurretiaz hesiak jarriz.
Lorezaintzako mantentze-lanak (zuhaitzak inaustea) egiteko okupatuko da esparru publikoa.
Ur mozketa Miramarbidean
Arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ura kenduko dute Miramarbideko 1. zenbakitik 7ra. Udalaren ur-sarean lorura-lanak egiteko hartuko dute neurri hau.