Joan den otsailaren 13an Espainiako poliziako bi peritok epailearen aurrean deklaratu zuten aipatutako bideoa ikusi ondoren. Honen gainean egindako interpretazioagatik, lortu dute susmagarria identifikatzea Naiz agerkariaren arabera.
Epailearen aurrean aurkeztutako bideoan, hainbat ertzain ikus daitezke, 2012ko apirilaren 5ean, Iñigo Cabacas zauritu zen egunean, Mari Diaz de Haroko kale kantoira pilotak botatzen. Perituetako batek epaileari esan zionez, "posible zen ertzain horietako batek Cabacas zauritu zuen pilota jaurti izana". Haien kokalekua eta egoeraren arabera ertzaina identifikatzea posible izan da.