Bilbobusek zerbitzu bereziak eskainiko ditu Athletic-Torino taldeen arteko partida dela eta

uriola.eus 2015ko ots. 25a, 12:00

Bihar, osteguna, otsailak 26, Athletic eta Torino taldeek 21:05etan jokatuko duten Europa Ligako partida dela eta, Bilboko Udalak Bilbobuseko zenbait linearen zerbitzua luzatuko du, partida ikustera joaten direnei etxera itzultzeko modua erraztearren.

Azken irteerak

- 28. lineak (Uribarri /altamira) honela luzatuko du irteera-ordutegia:

Uribarrirantz, Jesusen Bihotzetik: 23:10 – 23:20etan.

Altamirarantz,Sabino Araneko 34tik: 23:10etan.

- 38. lineak (Otxarkoaga/Basurtu-Termibus) honela luzatuko du irteera-ordutegia:

Termibusetik: 23:00 – 23:10- 23:20etan.

- 56. lineak (La Peña-Jesusen Bihotza) honela luzatuko du irteera-ordutegia:

Jesusen Bihotzetik: 23:00 – 23:10- 23:20etan.

- 62. lineak (San Mames/ Arabella) honela luzatuko du irteera-ordutegia:

Jesusen Bihotzetik: 23:10 – 23:20etan.

Halaber, luzapena izatekotan, linea desberdinen irteerak partida bukatu eta  10 eta 20 minuturo abiaraziko dira, Altamiraruntz doan 28 linearen kasua izan ezik, kasu honetan hitzordua bukatu eta 20 minutura abiatuko delarik.