Esparru publikoaren okupazioa Arangoitin eta Indautxun

uriola.eus 2015ko ots. 26a, 08:47

Udalak jakitera eman duenez, esparru publikoa okupatuko dute gaurko egunean Ganeta Mendiaren kalean eta Urkixo Zumarkalean. Bestalde, Deustun ur mozketak iragarri ditu arratsalderako. 

Gaurtik martxoaren 6ra bitartean, gutxi gorabehera, galtzada eta aparkalekuak okupatuko dira Ganeta Mendiaren kalean, 13.zenbakiaren parean. Ibilgailuek etengabe zirkulatu ahal izango dute, eta okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dira aurretiaz.

Saneamendu-sarean egin beharreko mantentze-lanetarako okupatuko da esparru publikoa.

Esparru publikoa okupatuko da Urkixo Zumarkalean

Gaur, otsailak 26an, 23:00etatik biharamuneko 03:00etara bitartean, gutxi gorabehera, galtzada eta aparkalekuak okupatuko dira Urkixo Zumarkalean, Elcano eta Concha Jeneralaren kaleen artean. Okupatuko den gunean hesiak jarriko dira aurretiaz eta ibilgailuen zirkulazioa ez eteteko aparkalekuen tokia zirkulaziora bideratuko da.

Airea girotzeko ekipoak aldatzeko okupatuko da esparru publikoa.

Ur mozketa Deustun

Gaur, otsailak 26, osteguna, 16:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gora behera, ura kenduko dute Rafaela Ybarra kaleko 31. zenbakian; Luis Power kaleko 1. zenbakitik 7.era (zenbaki bakoitietan); eta Lehendakari Agirre etorbideko 13tik 33ra (zenbaki bakoitietan). Zerbitzuk kanpo dagoen adar bat baliogabetzeko kenduko da ura.