Noa Lur hirukoteak 'Badakit' lana eskainiko du otsailaren 27 eta 28an

uriola.eus 2015ko ots. 26a, 10:00

Otsailaren 27an, ostirala, eta 28an, larunbata, egun bietan 23:00etan, Bilboko Hesperia hotelera doazen ikusleek Noa Lur hirukotearen kontzertuaz gozatu ahal izango dute. Kantariarekin batera izango dira Moises Sanchez (pianoa), Toño Miguel (kontrabaxua) eta Michael Olivera (bateria). 

Kontzertu honetan Badakit aurkeztuko da, non Noa Lurrek, bikoteen bidez, estandar handiak berregiten ditu, boleroarekin harremanak lantzen ditu eta zenbait pieza sinatzen ditu, esaterako lan osoari izena ematen diona eta Oreka TX taldeko txalapartarien kolaborazio iradokitzailea daukana. Azken batean, 2013 amaieran estudioan zuzenean grabatutako lana, antzinako estiloan, estatuko eta atzerriko panorama jazzistikoetan itxaropen handian bete duen "bizitasun emozional bitxi baten isla leiala" da.

‘365 JAZZ BILBAO’ zikloaren barruan, Bilbao 700 Fundazioak jazz musikako programazio egonkorra NH Villa de Bilbao, Hesperia Bilbao eta Silken Indautxu hoteletara zabaldu du. Kontzertuak ostiral eta larunbat gauetan eta dohainik izaten dira; tragoa hartzea nahikoa izango da kontzertuaz gozatzeko.

Noa Lur Bilbao 1983. Noa Lurrek EITBko umeentzako programetan eman zituen lehen urratsak eta gaur egun jazz abeslari finkatua da. Bere kontzertuetan, abeslari bilbotarrak laukotean edo hirukotean berrirakurtzen du bere diskoa. Horrelakoetan, Badakit diskoko pianistez gain, hainbat musikariren laguntzen izan ohi du: Reinier Elizarde 'El Negron', Michael Olivera, Pepe Rivero, Toño Miguel, Ander Garcia… eta estatuko eta atzerriko aretoetan eta jaialdietan aritzen dira: Istanbuleko Nardis Jazz Club, Estoniako Nome Jazz, Madrileko Ellas Crean Jazz Jaialdia edo Madgarden Jaialdia. 

Gaur egun, Walter Sax Big Band taldearen abeslaria ere bada eta proiektu desberdinetan ari da (Bob Sands Big Band, Black Light Gospel Choir) eta musikari ospetsuekin aritzen da oholtzan: Sibel Kose, Moises Sanchez, Borja Barrueta, Walter Geormet edo Kursad Deniz, besteak beste.