Bizkaiko unibertsitateetan greba eguna izan dute gaur '3+2' eta 'EU2015' erreformeei aurka egiteko eta 'Unibertsitatea herritik herriarentzat' eskatzeko. Ikasleak Bilboko kale nagusietan manifestatu dira. 11:30ean hiru zutabe irten dira Arriagatik, San Mamesetik eta Sarrikotik Plaza Eliptikoan bat eginez eta ondoren, 12:30ean Eusko Jaurlaritzara jo dute.
Bertan, margoz betetako arrautzak bota dituzte Jaurlaritzara eta testu bat irakurri dute indarrean jarritako bi erreformak errefusatuz. Amaieran, behin martxa bukatuta, ikasle talde bat errepidea mozten ahalegindu da eta tentsio uneak bizi izan dira. Ertzainek kargatu egin dute eta gazte bat atxilotuta eraman dute.
[2015/02/17] 'Arkatz gorrien martxa' deitu du Bizkaiko Ikasle Eztandak
[2015/02/25] #O26Planto Grebara begirako ekimenak
[2015/02/26] "Desobedientziaren" bidez abiarazi du Ikasle Eztandak 'Arkatz gorrien martxa'