Uztailaren 9tik 11ra bitartean Kobetamendin ospatuko den jaialdian, naziarteko hainbat izar ikusteko aukera egongo da, besteak beste, Muse, Mumford & Sons, The Jesus and Mari Chain, Ben Harper eta Counting Crowsek.
Dover estatuan disko gehien saldu dituen gitarra-bandetako bat da eta Bilbora hori bermatzen duten arrazoiak frogatzera dator ere. Hogei urteko karreraren ondoren eta zortzi disko argitaratu ostean, Madrilgo banda berriz itzuli da ‘Compilations’ izeneko lanarekin. Albuma gogokoen dituzten bandetan oinarritzen da, eta, horren bitartez, bere soinu onenera bueltatuko gara, merkatu diskografikoan jarraitzaile ugarirekin sartzea eragin zuen indarrera. Bere abestiak, besteak beste, Serenade, Devil Come To Me, Let Me Out edo Loly Jackson jada estatuko rock-kulturan sartu dira.
Britainia Handiko Disclosure bikotea Interneten bidez famatu berehala bihurtu den bandaren adibidea da. Bere lehenengo abestiak MySpacen zintzilikatu zituzten 2010. urtean eta asko entzutearen ondorioz, urte horretan bertan diskografia-konpainia batek kontratatu zituen eta Londreseko diskoteketan entzuteko aukera izan zen. Guy eta Howard Lawrence anaiek gaur egun oraindik singleak arrakasta-zerrenden goiko aldean kokatzen dituzte eta 2015eko Grammy sarietan hautagai izan dira Dance Grabaketa Onenaren kategorian ‘F For You’ abestiarekin.
Bestalde, Kevin Barnes Estatu Batuetako musikaria Of Montreal taldean elementu nagusia da. Izan ere, hori bere musika-proiektua da eta Montrealko neska batekin arrakastarik gabeko maitasun-istorioa izan ondoren, bere ohorez izen horrekin batailatu zuen. Barnesek berehala erabaki zuen banda bat izatea eta bere diskografia-ibilbideari, beste estiloen artean, pop esperimentalean, psikodelian, indie popean edo folkean zehar bidaiatuz ekitea. Artista emankor eta konplexuak, hain zuzen ere, bihar, martxoaren 3an, ‘Aureate Gloom’ bere hurrengo diskoa argitaratuko du, hirurogeita hamargarren hamarkadako bigarren erdiko New Yorkeko musika-eszenarengatik eraginda.
Bleachers New Yorketik datorren indie poparen banda da. Jack Antonoff eta Funen beste kide batzuek proiektu paralelo bezala eratu zuten. Joan den urtean lehenengo diskoa, ‘Strange Desire’ izenekoa, argitaratu zuten eta Yoko Ono eta Grimes artisten luxuzko lankidetza du. ‘Rollercoaster’ singlea joan den udan oso arrakastatsua izan zen.
Bilbo BBK Live jaialdirako baieztatuta dauden taldeak
Muse
Mumford & Sons
The Jesus and Mary Chain
Disclosure
ALT-J
Of Monster and Men
Ben Harper & The Innocent Criminals
Counting Crows
Future Islands
Azealia Banks
The Cat Empire
Capital Cities
The Ting Tings
Kodaline
Of Montreal
Bleachers
Delorean
Shaka Ponk
Sheppard
Triggerfinger
Dover
Zoot Woman
Arizona Baby
Zea Mays
The London Souls
Novedades Carminha