Hainbat auzotan lanak iragarri ditu Udalak

uriola.eus 2015ko mar. 3a, 08:00

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, gaurko egunean, esparru publikoa okupatuko da Gimnasio kalean, Camilo Villabaso kalean eta Mazarredo zumarkalean. Era berean, ur mozketak egingo dituzte Santutxun eta Otxarkoagan.

Gaur, martxoak 3, hasi eta hiru asterako, gutxi gorabehera, galtzada, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira Gimnasio kalean, 10. zenbakiaren parean. Ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da eta oinezkoentzat bidea libre egongo da etengabe. Gainera, okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dira aurretiaz.

Pasabide beheratu bat eta oinezkoen pasabide bat egiteko okupatuko da esparru publikoa.

Bestalde, gaur goizean, 09:00etatik 13:00etara bitartean, gutxi gorabehera, berdeguneen eta oinezko eremuen zati bat okupatuko da Camilo Villabaso kaleko 29aren atzealdean. Oinezkoek igarobidea izango dute ure oro.

Enbor-oina egoera txarrean duen urki bat mozteko okupatuko da kalea.

Era berean, 23:00etatik biharamuneko 06:00etara bitartean, gutxi gorabehera, galtzada eta aparkalekuak okupatuko dira Mazarredo zumarkalean, 73. zenbakiaren parean, Lersundi kalearen eta Euskadi plazaren artean. Okupatuko den gunean hesiak jarriko dira aurretiaz, eta oinezko zein ibilgailuei txandaka utziko zaie pasatzen seinaleen bidez.

Airea girotzeko ekipoak aldatzeko okupatuko da esparru publikoa.

Ur mozketak

Gaur, martxoak 3, 16:00etatik 20:00etara, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua kenduko dute Zabalbide kaleko 29tik 49ra dauden zenbaki bakoitietan; Remigio Gandasegi Monseñorearen etxeldeko 3tik 7ra dauden zenbaki bakoitietan; eta Jose Miel Barandiaran Ayerbe kaleko 1etik 5era dauden zenbaki bakoitietan.

Uraren sarea beste leku batetik bideratzeko kenduko da ura (Igogailurako proiektua-Iturribide kalea 93).

Ordu berean, 16:00etatik 20:00etara, gutxi gorabehera, ura kenduko dute Zizeruena kalean, 3tik 13ra bitartean dauden zenbaki bakoitietan.

Uraren sarea beste leku batetik bideratzeko kenduko da ura (Igogailuaren proiektua).