Galdeketaun txapelketako irabazleak saritu dituzte

uriola.eus 2015ko mar. 3a, 08:30

Bilboko Udaleko Euskera, Gazteria eta Kirol Sailak, Notzeberri.com atari kulturalaren elkarlanarekin batera, Galdeketaun lehiaketako irabazleak saritu zituen atzo.  Galdeketaun aplikazio mugikorraren formatua duen lehiaketa da, 12 eta 17 urte bitarteko gazte euskaldunei zuzendua euskaraz jardun dezaten, teknologia berrien erabilera sustatuz. 

Lehenengo edizio honetan, ia 100 jokalarik hartu dute parte lehiaketa interesgarri honetan, eta guztira, 4.000 aldiz baino gehiago jolastu dute. Parte hartzaileek modu erosoan parte hartu ahal izan dute Goolge Play-eko aplikazio baten bitartez. Txapelketa, galdera eta erantzuna formatuan, ausazko zenbait galderaz osatu da. Gai nagusiak kultura, kirola, artea, geografia, Bilbo bera eta Athletic-en izan dira besteak beste. Parte-hartzaileek ahalik eta punturik gehien lortu behar izan dute. Puntuazio altuena lortu duen parte hartzailea saritu da baina bestelako  sariak ere zozkatu dira parte hartzeagatik, baita lehenengo hamarren artean geratzeagatik ere.

Ekimen honekin, Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak euskarazko tresnak baliatu nahi ditu adin-tarte horretako gazteekin, euskara hizkuntza ludiko moduan eta jakintzarako erabil dezaten eta aplikazioa erakargarri eta atsegin bihurtu. Bilboko Udalak beste urrats bat eman du euskararen erabilera bultzatzeko eta sustatzeko Bilbon.

Gauzak horrela, saridunak hurrengo hauek izan dira:

Lehenengo saria, Moto G mugikorra (puntu gehien lortu dituen erabiltzailearentzat):

- Ekain Tejedor Martinez (ekain2000). Lortutako puntuazioa: 4157.

Bigarren saria,  Moto G mugikor 2ren zozketa lehenengo 10 sailkatuen artean:

- Nikola Egia (Nikopolidis). Lortutako puntuazioa: 4109. Sailkapenean: 5

- Aitor Aretxaga (Aretxagaitor). Lortutako puntuazioa: 2874. Sailkapenean: 10

Hirugarren saria, 3 BQ Edisonen zozketa parte hartzaile guztien artean:

- Aiara Isusi (Aiara). Lortutako puntuazioa 1305. Sailkapenean: 36

- Goretti Izagirre (Goretti). Lortutako puntuazioa 1129. Sailkapenean: 52

- Ainhoa Elorza (Ainhoo). Lortutako puntuazioa: 1117. Sailkapenean:57