Bilboko Udalak jakinarazi du, Uretamendi mendi aldean gerta daitekeen lur eraispena dela eta, Peñaskal auzoaren eta Betolatza arteko auto eta oinezkoen zirkulazioa gaur eguerdian hasi eta abisu berri bat jaso arte etengo dela, guztien segurtasuna bermatze aldera. Bilboko Suhiltzaileak eta Lan eta Zerbitzuak saileko langileak bertan dira azken egunetan euri jasa bortitzen eragina pairatu behar izan duen lursoruaren egoera zein den jakiteko eta hartu beharreko neurriak ebaluatzeko.
Errekalde eta Uretamendi eta Betolatza auzoen arteko lotura ahalbidetzeko asmoz, Bilboko Udalak, autoak Ingurubide errepidean hasi eta Anboto kaleko luzapenetik jaitsi eta Altube kaletik igo (ohiko noranzkoan) daitezenerako aldaketak proposatzen ditu.
Anboto kaleko luzapenean neurri konbentzionaletako autobus batek ez du biratzeko aukerarik izango. Hori dela eta, Arabella-Betolatza 27 linearen zerbitzu osoa bermatu ahal izateko, zirkulazio aldaketek iraun bitartean, Gordoniz kaleko 36. zenbakian hasi eta Uretamendi auzora arte mikrobusen bitartezko doako transbordadorea eskainiko zaie erabiltzaileei.