Ipuin-kontaketan musikak, keinuek eta dantzek garrantzia handia dute. Guzti horiek sustatzen ahaleginduko da Alberto Bargos. Batik bat, ipuin hauen helburua gizonen eta emakumeen arteko harremanetan hausnartzea da berdintasuna eta mundu zuzenago bat lortu ahal izateko. Era berean, emakumea bigarren mailan utzita, gizona munduan erdigunea dela ematen den irudiarekin apurtu nahi du saio honek.
Hitzordua: gaur, martxoak 4 asteazkena, 18:00etan, Kastañoseko Udaltegian.
Istorio BIziak
Martxoaren 7ra arte luzatuko den Istorio BIziak egitasmoaren baitan kokatzen da gaurko ipuin-saioa. Ahozkotasuna oinarri duten makina bat ekitaldi antolatu ditu, denak doakoak, Bilboko Udaleko Kulura Sailak Kastañoseko eta Zurbaranbarriko udaltegietan eta 2. barrutiko beste zenbait lekutan.
'Ipuin-poteoa'
Aurreko edizioan lortu zuen arrakasta handia ikusita, aurten ere 'Ipuin-poteoa' sartu da egitarauan. Proposamen horrek ahozkotasuna hurbildu nahi dio jende guztiari, ohikoak ez diren lekuetan ipuinak eta bertsoak eskainiz. Aurten, musikaz –Udal Txistulari Banda eta Trikitixa Bidebieta– lagundutako ibilbidea izango da, Moraza plazaren eta Funikularraren plazaren artean, eta Traukoko oinezkoen gunean, martxoaren 7an, larunbatez, eguerdiko 12:30etatik aurrera.
'Beldurraren funikularra'
Artxandako Funikularrean bertan (mende bat betetzen duen urtean) eta inguruetan, beldurrezko ipuin-saioak eskainiko dira martxoaren 8an, igandez, hirian eta bere ingurunean hain entzuna den ondare elementu hau bezalako leku ezagun baina aldi berean ezezagun horietan zer ezkutatzen den ikusteko. Horrela, martxoaren 8an, 'Beldurraren funikularra' izenburupean, ohikoa bezain lasaia izango ez den bidaia proposatzen da, beldurrezko istorioez lagunduta.
Saio horretarako, eta baita tailerretarako eta leku kopuru txikia duten beste jarduera batzuetarako, beharrezkoa izango da aurretik izena ematea www.kulturabarrutik.net webgunearen edo 94 401 00 10 telefono-zenbakiaren bitartez. Bide horien bitartez posible izango da, bi egun aurretik gutxienez, doako haurtzaindegi zerbitzua eskatzea, gurasoek, helduentzat prestatutako jardueretan parte hartu ahal dezaten.
Istorio BIziak - Egitaraua
Martxoak 5
18:00-19:00 Zurbaranbarri Udaltegia, liburutegian, 'Printsesak, bai zera!' umeentzako ipuin-saioa
18:00-19:00 Kastañoseko Udaltegian, 'Ipuinak BIraka' sormen gunea
19:00-21:00 Irazabal-Matiko Auzo Factoryn, 'D´Contar en casa' formakuntza ekintza
Martxoak 6
18:00-19:00 Kastañoseko Udaltegia, areto nagusian, 'Izarren bitakora' familia osoarentzako ipuin saioa
19:00-20:00 Zurbaranbarriko Udaltegia, 'Faros' ahozko narrazio ikuskizuna
Martxoak 7
10:00-13:00 'Ahozko narrazioaren hastapenak', ipuinekin berriro aurkitzeko gunea
12:30-14:30 Trauko kaleko oinezkoen gunean, 'Ipuin Poteoa' ahozko narrazio sesioa publiko guztientzat
18:00-20:00 Irazabal-Matiko Auzo Factoryn, 'Istorio BIziak' gala
Martxoak 8
12:00-14:00 Artxandako Funikularrean, 'Bilbao BIzirik' ahozko narrazio sesioa publiko guztientzat
+ INFO: www.kulturabarrutik.net / 94 401 00 10 / 010