Gaur goizean, 08:00etatik 14:00etara bitartean, gutxi gorabehera, espaloiak eta aparkalekuak okupatuko dira Mandobide kalean, 1. eta 8. zenbakien artean. Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarri dituzte aurretiaz.
Lorezaintzako mantentze-lanak (zuhaitzak inaustea) egiteko okupatuko da esparru publikoa.
Era berean, gaurtik, martxoak 4, hilaren 6ra bitartean, gutxi gorabehera, kalea tarteka itxi eta espaloiak eta aparkalekuak okupatuko dira Martin Barua Picaza kalean, 13. eta 27. zenbakien parean. Bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat eta lanek aurrera egin ahala, aparkalekuak murriztu eta hesiak jarriko dira aurretiaz.
Lorezaintzako mantentze-lanak (zuhaitzak inaustea) egiteko okupatuko da esparru publikoa hemen ere.
Ur mozketak Ametzolan eta Santutxun
Arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ura kenduko dute Pablo de Alzola kaleko 4tik 8ra bitarteko zenbaki bikoitietan. Kale horretako 4. zenbakian ur-hartune berriak instalatzeko hartuko dute neurria.
Ordu berean, uraren hornidura zerbitzua eten egingo da Kalamua kaleko 8 eta 10 zenbakietan eta Santa Luzia kaleko 1etik 9ra bitarteko zenbaki bakoitietan eta 2tik 12ra bitarteko bikoitietan. Udalaren ur-sarean lotura-lanak egiteko kenduko da ura (II.Fasea Santutxu).