Horregatik, historia berriz kontatzea premiazkoa da, zehazki gertatu zen bezala kontatzea, emakumeei merezi duten dimentsioa emanez, uko egiten digutuen historiako liburuen isiltasunetik ateraz eta merezi duten zein izandako protagonismoa emanez. Feministok esaten dugun bezala, izendatzen ez dena, ez da existitzen.
Jakituria hegemonikoek, diskurtso erlijiosotik zientifikora, emakumeak menpeko izaki bezala irudikatu dituzte, mundua interpretatzeko gaitasunik gabe, seme-alabak zaintzeko eta etxean gordeta egoteko jaioak, inongo kezka kultural edo politikorik gabe. Bigarren kategoriako izakiak, aita, senargai edo senarraren menpekoak.
Baina pasibotasunera bihurtzeko interesen kontra, emakumeak patriarkatuaren aginduei aurka eginez, askotan gizon baten itzalean edo goitizen bat erabiliz izan bazen ere, arlo desberdinetan garatu zituzten beren jarduerak. Ezaguera mundura heldu ziren eta kulturarako lan garrantzitsuak utzi zituzten, beren bizitzei zein munduko posizioei zentzua eman zieten beren esperientzietan zein beste jakiteetan oinarritutako emakumezkoen jakituria bildu zuten. Haietariko askok beren ondarearen garrantzia zein beren errekonozimendua ezin izan zuten bizi, baina beraiei esker hurrengo belaunaldiak erreferenteak eta jarraitzeko ereduak izan ditugu.
Hala ere, nahiz eta gaur egun emakumeak hitza duten eta eszenatokian dauden, ez zaie ikusten. Gutxi badira ere, emakumeak instituzioen, kongresu eta departamenduen buru dira, enpresariak dira, baina hala ere, ez zaie ikusten. Margotu, idatzi, konposatu, orkestrak zuzentzen dituzte, artea sortzen dute, kirol txapelketa eta jarduera desberdinetan parte hartzen dute eta ez zaie ikusten.
Beren izenak isildu egiten dira edo kanonetik baztertzen zaie. Izendatzen ez bazaie ez dira ezer. Emakumeen ikustasuna onartuta dago baldin eta gizonek sortutako kanonen barruan dauden. Azken finean egoteko eta izateko baimena eskatu beharra dute.
Horregatik izen horiek guztiak esan eta idatzi egin behar dira ikusgarri izateko, izan ez zuten bizitza emateko. Historia liburuetatik, komunikabideetatik, udaletxe, kale eta plazetatik pasatako eta egungo belaunaldi horietako emakumeak errebindikatzen jarraitu behar dugu eta jakina, etorkizuneko belaunaldiak zaindu beharko ditugu behar duten eta behar dugun espazioa bete dezagun.
STEE EILASen urteak daramatzagu emakumeen ikustasuna lantzen eta irakasleak animatzen literaturan, artean, historian zehar edota kirolean emakumeen jakituriari indarra jar diezaioten. Kirola ere maskulinizatuta dagoen beste esparru bat da non emakumeen presentzia, profesional nahiz ikusle bezala, oso txikia den. Emakume olinpikoengan erreparatu besterik ez dugu egin behar, haietako batzuk ere urrezko dominaren garaileak izan dira eta beren izenak oso leku gutxi izan dute komunikabideetan.
Urteko edozein egun ona da emakumezko eta gizonezkoek edozein lanetan edo denbora libreko ekintzetan betetzen dituzten espazioei buruz hausnartzeko. Albistegietara, idatzizko prentsara, frontoietara, kirol zelaietara edo eskoletako patioetara begira dezagun eta espazioen banaketaren desorekaz errez jabetuko gara. Baina orain martxoaren 8a hurbil dagoela eta egun batez komunikabideak beteko ditugula aprobetxa dezagun gizonen eta emakumeen arteko benetako berdintasuna gauza dezaten, benetako neurrik hartu eta exijitzeko.
Eta horretarako emakumeei buruz hitz egin behar da, izendatu behar dira, beren lanak eta lorpenak jaso egin behar dira. Hau da, oroimen kolektiboaren partaide izan behar dira. Ikusgai jartzea beraiekin dugun nolabaiteko zorra da, baita gure gazteekin ere esparru honetan erreferenterik gabe haz ez daitezen.
STEE EILASeko Emakume Idazkaritza