Gaur, martxoak 6, ostirala, kalea tarteka itxi eta espaloiak eta aparkalekuak okupatuko dira Konstantino Tenorearen kalean, 2. eta 11. zenbakien artean. Bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat eta lanak aurrera egin ahala, aparkalekuak murriztuko dira, aurretik hesiak jarriz.
Bestalde, gaurtik hasita hilaren 12ra bitartean, gutxi gorabehera, kalea tarteka itxi eta espaloiak eta aparkalekuak okupatuko dira Orixe kalean, 50. eta 54. zenbakien artean. Bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat eta lanek aurrera egin ahala aparkalekuak murriztuko dituzte aurretiaz hesiak jarrita.
Bukatzeko, gaurko egunean, martxoak 6, kalea tarteka itxi eta espaloiak eta aparkalekuak okupatuko dira Agirre Lehendakariaren etorbidean, 146. eta 148. zenbakien artean. Honetan ere, bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat eta lanak aurrera egin ahala, aparkalekuak murriztuko dira eta aurretiaz hesiak jarriko dituzte.