Zazpi eskualdetako 50 bertsolari gazte inguru batuko ditu BBK Sariketak

Bertsozale elkartea 2015ko mar. 9a, 11:35

Argazkia: www.bertsozale.eus

Bihar jokatuko da lehenengo kanporaketa Igorren, eta Bilbon izango da finala martxoaren 26an.

Goizean aurkeztu dute Bilbon XXIII. BBK Bertsolari Gazteen Sariketa. Bihar izango da lehenengo kanporaketa Igorren, eta martxoaren 26an jokatuko da finala Bilbon.

Aurtengoan, zazpi eskualdek parte hartuko dute sariketan, eta bakoitzean, gutxienez, sei kidek kantatuko dute. Eskualdeak Arratia-Txorierri, Bilboaldea, Busturialdea, Lea-Artibai, Ipar Uribe (Eskumaldea), Enkarterriak eta Durangaldea izango dira. Horrela, 50 bertsolari inguruk kantatuko dute aurtengo BBK Sariketan.

Bertsolari Gazteen BBK sariketa, taldekako sariketa da. Talde bakoitza 6 bertsolarik osatzen du, eta talde bakoitza multzo bitan banatuta dago, adinaren arabera:

- A mailakoak hiru, 18 urtera artekoak
- B mailakoak beste hirurak, 19-24 urte artekoak.

Sariketa gaur goizean aurkeztu da Bilboko BBK salan. Bertan egon dira Ione Narbaiza Bizkaiko Bertsozale Elkarteko eragilea, Juanjo Respaldiza Bizkaiko Ikastolen Elkarteko bertsolaritza arduraduna, eta Fredi Paia, Bizkaiko Bertsolari Txapelduna.

 

Sailkapen saioak

Martxoak 10:
Arratia-Txorierri / Bilboaldea
Igorren, Laster Aretoan, 11:30ean.

Martxoak 11:
Enkarterriak-Uribe Kosta
Zallan, Euzkadi Plaza 3-n, 10:00etan.

Martxoak 17:
Durangaldea-Busturia
Durangoko Frai Juan Zumarraga institutuan, 12:00etan.

Finalaurrekoak

Martxoak 18:
Lea-Artibai (iazko irabazlea)-1.saioko irabazlea
Markina-Xemeingo Lea Artibai ikastetxean, 11:30ean

Martxoak 24:
2. saioko irabazlea-3.saioko irabazlea
Sopelan, Ander Deuna ikastolan, 9:30ean.

Finala

Martxoak 26:
Bilboko Kafe Antzokian, 19:00etan.