2011an atxilotu zituzten elkarteko bost lagunak droga trafikoa leporatuta. Fiskaltzak Martin Barriuso presidenteari, Igor Gaminde diruzainari eta elkarteko idazkariari "gaizkile taldeko kide" izatea ere egotzi die. Eta lehenego biek, guztira, bost urteko espetxe eskaerari aurre egin beharko diete.
Elkartea 2003an sortu zen eta 70 kidek osatzen dute. Denak adinez nagusiak dira eta haietatik 39k gaixotasunen batek eragindako oinazeak arintzeko kontsumitzen zuten kalamua operazioa egin zuten momentuan.