Gaurtik hilaren 26ra bitartean, gutxi gorabehera, zirkulazio-erreia okupatuko da Atxuri kalean, Erribera kalerako noranzkoan, 29. eta 43. zenbakien artean. Ibilgailuei semaforo bidez emango zaie bidea.
Saneamendu-sarean egin beharreko mantentze-lanetarako okupatuko da esparru publikoa.
Era berean, gaurtik, martxoak 10, hilaren 12ra bitartean, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulaziorako itxiko da Uribitarte zeharkalea, Ibañez de Bilbao eta Uribitarte kaleen artean. Ordezko bideak Mazarredo zumarkalea, Uribitarteko erranplak eta Uribitarte kalea izango dira.
Garajeetako sarrera-irteerak Uribitarteko edo Ibañez de Bilbao kaleetatik egingo dira, lanek aurrera egin ahala. Espaloiak konpontzeko lanetarako itxiko da zirkulazioa.
Gaurko 11:00etan hasi eta hilaren 12ko 08:00ak arte, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulaziorako itxi eta aparkalekuak eta espaloia okupatuko dira Astarloa kalean, Rodriguez Arias eta Colon de Larreategi kaleen artean.
Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dira aurretiaz eta ordezko bideak Rekalde zumarkalea eta Colon de Larreategi izango dira. Zoladura konpontzeko okupatuko da kalea.
Bukatzeko, gaur, martxoak 10, 16:00etatik 20:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ura kenduko dute Arabella etxaldeko 57. zenbakitik 61.era. Uraren sarea beste leku batetik bideratzeko moztuko dute ura.