Bilboaldeko taldea bertsolari gazteen BBK-ko sariketatik kanpo

uriola.eus 2015ko mar. 10a, 14:00

Gaur hasi da aurtengo sariketa Igorren jokatu den saioarekin, Arratia-Txorierri eta Bilboaldeko taldeen artean. Saioa Igorreko Lasarte Aretoan izan da eta Igorreko institutuko ikaslez beteta egon da aretoa. Irabazlea Arratia/Txorierri taldea izan da.

Sariketa honetan, saioak sailkapen-izaerakoak dira. Beraz, galtzailea kanporatuta geratzen den bitartean, irabazlea finalaurrekoetara pasatzen da.

Gaurko saioko aurkezlea Arrate Gaztelu Agirre izan da eta epaimahaia Juanjo Respaldiza, Miriam Juaristi eta Leire Etxebarriak osatu dute, idazkari lanetan Ione Narbaizak jardun du.

Saioa giro ezin hobean garatu da.

Hauexek izan dira kantatu duten bertsolari gazteak: