Esparru publikoa okupatuko dute zenbait auzotan

uriola.eus 2015ko mar. 11a, 08:10

Bilboko Udalak jakinarazi duenez, gaurko egunean, esparru publikoa okupatuko da Larratundu kalean, Dolores Ibarruri kalean, Egileor kalean eta Izaro Mendiaren kalean. Bestalde, ura kenduko dute Ibaizabalen.

Gaur, martxoak 11, asteazkena, kalea tarteka itxi eta espaloaik eta aparkalekuak okupatuko dira Larratundu kalean, 9. zenbakiaren parean. Bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat eta lanek aurrera egin ahala, aparkalekuak murriztuko dira aurretiaz hesiak jarrita.

Lorezaintzako mantentze-lanak (zuhaitzak inaustea) egiteko okupatuko da esparru publikoa.

Esparru publikoaren okupazio gehiago

Gaurtik apirilaren 1era bitartean, gutxi gorabehera, oinezkoen alderdiaren zati bat okupatuko da Dolores Ibarruri kalean, 1. eta 3. zenbakien artean. Oinezkoek igarobidea libre izango dute etengabe.

Saneamendu-sarean egin beharreko mantentze-lanetarako okupatuko da esparru publikoa.

Bestalde, gaurtik hilaren 15era, 08:00etatik 20:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulaziorako itxi eta aparkalekuak okupatuko dira Egileor kalean. Ordezko bidea Ganeta Mendia izango da.

Lanak faseka egingo dira, aurretiaz okupatuko diren guneak hesiekin inguratuz, eta ibilgailuen zirkulazioa txandaka egin ahal izango da seinalisten laguntzaz.

- 1. fasea (martxoak 11eta 12)

Itxita egongo da Ganekogorta Mendiaren eta Ganeta Mendiaren kaleen artea.

- 2. fasea (martxoaren 12a eta 13a)

Itxita Ganekogorta Mendiaren eta Araneko kaleen artean.

- 3. fasea (martxoak 14 eta 15)

Inprimazioa egiteko eta pintatzeko aurreko egunetan egindako itxialdi berberak egingo dira baina 10:00etatik aurrera.

Fresatze eta asfaltatze-lanak egiteko eta seinale horizontalak pintatzeko okupatuko da kalea.

Gainera, gaur hasi eta hiru astez, gutxi gorabehera, galtzada, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira Izaro Mendiaren kalean, 2. zenbakian. Ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da eta oinezkoentzat bidea libre egongo da etengabe. Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dira aurretiaz.

Espaloiak zabaltzeko eta ateraguneak egiteko okupatuko da esparru publikoa.

Ur mozketa

Gaur, martxoak 11, 16:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ura kenduko da Zamakola kalean, 45 Bis zenbakian, eta Ibaizabal Landako 1etik 8ra.

Zamakola kaleko 45 Bis. zenbakiko eta Ibaizabal Landako 1. zenbakiko ur-hartuneak konpontzeko kenduko da ura.