Bilboko lehen 'herri unibertsitateak' gaur irekiko ditu ateak

uriola.eus 2015ko mar. 16a, 09:29

Bilboko ikasleek, gaurtik asteazkenera, 'herri unibertsitatea' eraikiko dute "ikasleen elkarlan eta parte hartzearekin eduki berriak lantzeko". Gaizka Suarezek, 'herri unibertsitatearen' gaineko zalantzak argitu dizkio URIOLAri eta prestatu duten egitarauaren berri eman digu.

'Herri unibertsitateari' hasiera emateko gaur, martxoak 16, hiriko unibertsitate ezberdinetatik irten eta Sarrikon elkartuko diren zutabeak antolatuko dira ikasleria mobilizatzeko. Bertatik hasiko da hezkuntza herrikoiaren aldeko manifestazioa eta 'herri unibertsitatean' bukatu. Orduantxe irekiko da (15:00ak aldera) hiru egunetan zehar ikasleen etxea izango den espazio kolektiboa.

Egitaraua