Bilbao Musikako 100 ikasletik gora Campos antzokian entzuteko parada

uriola.eus 2015ko mar. 16a, 09:10

Publikoak hainbat musika talderekin gozatuko du, koroak, fanfarrea, Big Band, eskusoina edota saxofoi taldeak direla. Kontzertua 19.00etan hasiko da. Sarrera librea izango da baina gonbidapenak eskuratzea beharrezkoa izango da. Dagoeneko eskuragarri daude Campos antzokian.

Bilboko Udal Musika Eskolak bere 100 ikasle baino gehiago igoko ditu gaur, hilak 16, Campos Antzokiko eszenatokira. Publiko guztiarentzat zabalik dagoen kontzertuan, musika estilo eta garai desberdinak jorratuko dituztuelarik. Hitzordua 19:00etan izango da eta bertara joan nahi duenak gonbidapenak eskuratu beharko ditu, dagoeneko eskuragarri duelarik Campos Antzokiko txarteldegian (bi pertsona bakoitzeko).

Publikoak musika formazio ezberdinen ikuskizunarekin gozatu ahal izango du, saxo taldeak direla koruak, fanfarrea, Big Band, eta adin ezberdinetako taldeak direla. Talde bakoitza Udal Eskolako bere irakasleak zuzenduko du.

Errepertorioa ere zabala izango da beraz. Ikasleek eskainiko dituzten doinuen artean, Juan Carlos Perezen Lau teilatu, Mikel Laboaren Txoria txori, Ankaren My way, Morriconeren River edota Mahren Heimat, ich grübe dich!. Amaitzeko, Aranbarri Akordeoi Taldeak eta Barakaldoko Schola Cantorum koruak Agur Jaunak interpretatuko dute.