Kirikiño etorbideko plazan jardunaldi komunitarioa egingo da martxoaren 21ean, 'Elkarrekin auzoa oratzen dugu' goiburupean. Aukeratutako gunea ez da kasualitatez aukeratu, bitartekaritzako proposamenen bidez bizikidetza-maila handiagoa lortzeko leku egokia delako baizik.
Goizeko 11etan hasita, hainbat kultur jarduera egingo dira herritarren elkarbizitzaren alde, Iralako plazan: mapatze kolektiboa, bideo-matoia, 'Munduko ogiak' izeneko erakusketa eta dastatzea, artisautza eta truke azoka, puzgarriak, trikimakoen eskola, marrazki-erakusketa, serigrafia tailerra, Urban knitting, bizikleta lasterketa, elikadura tailerra, Iralako eta Ametzolako kultur taldeen emanaldiak (BEDMAR, San Antonio Iralabarri abesbatza, munduko dantzak, herri bazkaria, Cafe cubanoren emanaldia, capoeira… besteak beste.
Ogia, eguneko protagonista
Jaiegun honetan, Iralako eta Ametzolako auzoetako historia eta nortasuna azaleratuko dira behin baino gehiagotan, auzoko guztien artean bertakoa izatearen sentimendua indartuz, jatorria edozein izanda ere.
Auzokoak ez ezik, Iralan beste protagonista bat ere izango dugu: ogia, komunitateko elementu dinamizatzaile den aldetik. Ez dugu ahaztu behar Harino Panadera lantegia izan zela, hain zuzen ere, auzoa taxutzen hasi zena. Horrez gain, bertan bat egingo duten kultura guztien elementu dinamizatzaile eta bateratzaile da ogia. Besteak beste, El Salvador, Nigeria, Kolonbia, Bolivia eta Txina ordezkatuta egongo dira.
Topaketa hau auzo horietan Bilboko Udala, Gazteleku eta La Caixako Gizarte Ekintza sustatzen ari diren prozesu komunitarioaren barruan dago. Ekimen honetan parte hartuko dute Iralabarriko eta Ametzolako auzoetan bizi eta lan egiten duten bizilagunek eta profesionalek. Proposamenari itxura emateko, 30 zerbitzu publiko eta pribatuk eta auzoan finkatutako elkarteek bat egin dute. Hori guztia, auzootan 2014ko uztailean hasita abian jarritako prozesu komunitarioaren adierazlea da.
Ezagutza partekatua
Zonaldeko 90 eragile komunitario baino gehiagorekin harremanetan jarri ondoren, laster 'Ezagutza partekatua'-ren faseari ekingo diogu, solasaldien bidez auzoei buruz bertakook duten iritzia jasotzeko. Jaiegun honetan, hain zuzen ere, herritarrek euren auzoari buruz duten iritzia jaso nahi dugu, zenbait proposamen ludiko eta artistikoren bidez (horma-irudi parte-hartzailea, bideo-matoia, mapatze kolektiboa…). Era berean, martxoaren 21ean 'Haurtzaroaren begirada' erakusketa jarriko da, Iralako eta Ametzolako eskoletako (Gallego Gorria, Felix Serrano, Tomas Camacho eta COAMI) ikasleen argazki eta marrazkien bilduma; horien bidez, auzoei buruz duten ikuspegia eta proposamenak erakusten dizkigute umeek.
Prozesuaren erakunde bultzatzaileen parte hartzeari esker egin ahal izango da 'Elkarrekin auzoa oratzen dugu' eguna, baita eguna antolatzen modu aktiboan parte hartu duten pertsona, elkarte eta taldeei esker. Hauek dira:
Berdintasun, Lankidetza eta Herritarren gaietarako Saila; Euskara, Gazteria eta Kirol Saila; Osasun eta Kontsumo Saila; Iralabarriko auzo-elkartea; Eskurtzeko gurasoen elkartea, Gallego Gorria ikastetxeko gurasoen elkartea, Amiarte, Paraguayko herritarrei laguntzeko Elkartea, ASOCOLVAS, BEDMAR Musika Eskola; tabernak (Aitana, Andel, Arane, Ametzola, Hegoetxea), Berdinak Gara, Cáritas – San Luis Beltrán, Lu Xun ikasketa txinatarren zentroa, San Antonio Iralabarri abesbatza, COAMI, Félix Serrano LHI, Gallego Gorria LHI, Tomás Camacho LHI, Euskal Txokoa, Iralako Gaztegunea, Capoeira taldea, Euskal Dantzen taldea, Hego Etxea barazkien taldea, Munduko Medikuak, Okindegiak (Nervión, Lemona, Itxaso, Harino Panadera eta Alaia), Sangre Boliviana, SURBISA, Txirrikletak.