12:30etan hasi ziren Bilboko fakultate desberdinetako zutabeak Sarriko amaierako puntu izanda. Geroxeago, Sarrikon, 13:30etan manifestazio nagusia hasi zen, jarraipen bat emanez bertako fakultatean kokatuta dagoen Blanco Garrido eraikina hartzeari, datorren hiru egunetako egitaraua bete ahal izateko. Bilboko Herri Unibertsitatearen aurkezpenaren ostean denon artean Herri Unibertsitatea kokatuko den txokoa atondu eta ezagutza jolasekin hasi ziren, humore paregabean eman genion hasiera hiru eguneko utopia honi.
Egitaraua arratsaldeko bostetan hasi zen BorBor(K)ren laguntzaz egindako "Educación Popular" hitzaldia, gaur egungo hezkuntzari buruzko hausnarketa eginez eta honen alternatibak zeintzuk diren argudiatuz. Arratsaldeko bostetan hasi zen beste hitzaldia Saharan egondako bi brigadisten eskutik izan zen Euskal Herrian bizi den Saharaui gazte baten laguntzaz “Saharako askapen borroka” zein den eta bertoko biztanleak egunero jasan behar duten egoera azalduz. 19:00tan Inproborroka, boxeo eta sexualitate tailerrekin jarraitu genuen.