Gaur, martxoaren 17an hasi eta hilabetez, gutxi gorabehera, galtzada, espaloia eta aparkalekua okupatuko dira Erribera kaleko 23aren eta Atxuri kaleko 2aren artean. Okupatuko den guneak hesiak jarriko dituzte aurretiaz, ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da eta oinezkoentzat bidea libre izango da etengabe.
Erribera kalean oinezkoen pasabidea egiteko eta San Anton zubiko pasabidea lekuz aldatzeko okupatuko da esparru publikoa.
Trafiko etenaldia Uribitarten
Gaur, asteartea, 23:00etatik 06:00etara bitartean, gutxi gorabehera, zirkulazioa moztu eta aparkalekuak okupatuko dira Uribitarte kalean, Isleta eta Acebal Idigoras kaleen artean. Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dira aurretiaz eta ordezko bideak, Mazarredo zumarkalea, Kolon de Larreategi, Ibañez de Bilbao eta Uribitarte zeharkalea izango dira.
Haize egokituaren tresneria igotzeko lanak direla eta okupatuko da esparru publikoa.
Ur mozketak Santutxun eta Boluetan
Gaurko egunean, 16:00etatik 20:00etara bitartean, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua kenduko da Santa Zezilia kaleko 1, 3 eta 5 zenbakietan; eta Kalamua kaleko 6.ean.
Udalaren ur-sarean lotura-lanak egiteko kenduko da ura.
Bestalde, 16:00etatik 18:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ura moztuko dute Juan Guisasola kaleko 1etik 9ra; San Joakim etxeldeko 1etik 4ra; eta Bilbo-Galdakao errepideko 6.ean.
Kasu honetan, ur-hartune bat konpontzeko kenduko da ura.