Nora Sarasola Bilbao Ekintzako zuzendari nagusiak, Olatz Elgea Bilbao Denda elkarteko zuzendari kudeatzaileak, Sergio Etxebarria Bilboko Erdialdeko Merkatarien Elkarteko buruak eta Alberto Gomez Aldez Zaharreko Merkatarien Elkarteko buruak Shopping Eguna ekitaldiaren laugarren edizioa aurkeztu dute Udaleko prentsa-aretoan.
"Festa eguna" izango da hirian biziko dena, tokiko merkataritzari laguntzeko. "Festa, moda eta dibertsio giro ezin hobean erosketa-egunaz gozatzeko aukera izango da". Shopping Eguna 2015erako aukeratutako leloa “Bilbao se lleva-Bilbo eroaten da” da. Hurrengo larunbatean egingo da, martxoaren 21ean, hain esperoa eta desiratua den udaberriaren urte-sasoia estreinatu berria denean.
Aurtengo kanpainaren diseinuak koloreduna eta alaia izaten jarraituko du, baina, gainera, garai honetan "guztiok behar ditugun kutsu baikorrak ditu: berdea, arrosa eta horia, prisma txikiekin barreiatzen den kolorez betetako fruta-nahastea". Larunbatean, martxoaren 21ean, Bilboko hiritarrek eta udaberriko festa honetan laguntzen gaituzten guztiek gustu guztietarako eta txiki nahiz helduentzat kaleko jarduerez gozatzeko aukera izango dute.
Alde Zaharreko jarduerak
Alde Zaharrean kaleek mota guztietako animazioa izango dute 11:30etatik 13:30etara. Gainera, Gaitzerdi antzerki-taldearen ikuskizun originalak Bilboko erosketa-toki tradizional hau hautatu duten guztiei 'The Marchinng Wok' Elektro Funky Jazz bandarekin musikaz gozatzen utziko die. Horrez gain, antzerkia, zangaluzeak eta beste jarduera batzuk izango dira.
Bilbo erdialdeko jarduerak
Bilbo Erdialdeko Merkatarien Elkarteak jarduera ugari eta anitzak prestatu ditu. BilbaoCentro VISA txartelarekin ordaintzean, 140 dendatan deskontua egingo du. %5eko deskontua bermatuta dago, eta horri denda bakoitzak erabakitakoa erants dakioke. Zalantzarik gabe, beste jarduera arrakastatsu bat Kale Nagusian izango den erakusketa da: Harley Davidson markako hamasei motor. Gainera, Pin uparekin argazki-saioak izango dira.
Bestalde, Rekaldeko Arraizpe, La Peñako Andre Berri eta Begoñako Sustraiak abesbatzek 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara Bilbo Erdialdeko kaleetara hurbiltzen direnak animatzeko ibilbidea egingo dute. Horrez gain, Ercilla kalean jarrita dagoen agertokian dantza-klaseak, Play Music School, Mugendo eskolak eta Velvet School izenekoa ere izango dira.
Indautxu kaleko azoka, 11:30etik 20:00etara irekita egongo da; marka onak prezio paregabeetan eskainiko dira. Bilbo Erdialdeko egoitzaren barrualdean edertasunari eskainitako tartea aukeratu ahal izango da: masajea edo aurpegiko tratamendua prezio berezietan Shopping Eguna izateagatik. Beste urtebetez Enkartur taldeak Balmasedako Erdi Aroko izen handiko merkatuaren zati bat hurbilduko du.
Gintonicaren ibilbideak askorengan interesa sortuko du eta, are gehiago, gintonic onena eskaintzen duten 43 erreferentziazko lokal bisita daitezkeela jakinda. Kultur munduari lotutako dendek espazio propioa izango dute eta ezin ditugu haurrak ahaztu: antzerkia haurrentzat eta txotxongiloak, puzgarriez gain, familia guztiak Jado plazaz gozatu ahal izateko. Jarduera gehiago, besteak beste, Udaberriko Gastrofesta Zabalgune plazan, musika, garagardo eta saltxitxekin. Hori guztia alaitzeko goizez Continuum Jazz izango dugu, eta arratsaldez, ostera, Young and The María Beach.