Nola biziko duzu bihar Korrika 19ren hasiera?
Ilusio handiz eta topera gozatuz, beti bezala. Lasai eta irrifartsu, ez beti bezala. Lehen ere bizi izan dut egoera hau, beraz, berezia bai, baina ez da niretzat berria izango.
Zer ematen dio Korrikak egun euskarari?
Tamalez, orindik ere, Korrikak, euskararentzat ezinbestekoa den AEK bizirik iraun ahal izatea bermatzen du, eta horrek berak Korrika euskararentzat ezinbesteko izatea dakar. Baina, horrez gain, martxan bagaude ere dena ez dagoela eginda gogoratzen digu, erne egon behar hori dakarkigu burura eukaltzale (euskalakari, euskahaldun) guztioi bi urterik behin. Eta gainera, hori dena, pozik, alaitasunez eta umorez, modu ludiko batean egin daitekeela erakusten digu, gure betiko diskurtso derrotista eta hasperenez betetakoa alde batera utiz.
Non egingo duzu Korrika?
Hasieran, bukaeran (AEKren kilometro ezin maiteagoan) eta Lekeition. Halere eta (denok!) adinean gora goazela ikusita (eta nabarituta!) argi utzi nahi dut leihotik begira dagoen euskaltzale hori, espaloian txaloka ari den euskalakari hori, edo eta umeak laguntzearren etorri den amuma euskahaldun hori ere Korrikan daudela eta Korrika direla.
Amaiera Bilbon izango du Korrikak. Nolakoa izatea espero duzu?
Aspaldi ohitu gaitu Korrikak amaiera mundialak ikusten. Aurtengoa munduko hiriburuan izanik…
Zenbat Korrika gehiago antolatu beharko direlakoan zaude?
Oraindik ere, eta hasieran esan dudan bezala hainbeste lan dago egiteke euskararen gero oparoa bermatzeko. Izango dira, beraz, bat baino gehiago hemendik aurrera ere. Dena dela, aspaldian esan nuen eta berriro ere errepikatuko dut: Korrika beharrezko izateari uzten dionean ere, nik neuk behintzat, egin egingo nuke Korrika! Lortu dugula ospatzeko, Korrikari berari gure esker ona adierazteko, egindako lana goraipatzeko… GOZATZEKO!!! Helduko zaigu hori garai hori ere!!! Baietz neuk!!! Hortxe posturia!